KARTELA BERDINTASUNERAKO III TOPAKETA

AÑANAKO KUADRILLA

KARTELA BERDINTASUNERAKO III TOPAKETA

KARTELA BERDINTASUNERAKO III TOPAKETA

Urteetan zehar ilustrazioz osaturiko kartelen proposamenen ondoren, oraingo honetan irudi grafikoaren aldaketa baten alde egin dugu kartel erretoriko, poetiko baten aldeko apustua eginez, limurtuz gozarazteko xedez. Kartelean, hain zuzen ere argazkigintza, sormenarekin indartuta, funtsezkoa da.

Horretarako, Karl Blossfeldt argazkilariaren irudi bat aukeratu dugu (1865- 1932), artista honek forma naturalekin lan egiten baitzuen, eta gure asmoa irudi natural hori emakumezkoen irudiarekin lotzea da, “Ama natura” gisa, bizirik dagoen guztiaren jatorri gisa. Horrela, irudia zuzendutako target nagusiarekin erlazionatzen saiatu gara, landa-inguruneko emakumeekin, naturan bizitzeko modu bati lotuta daudenak. Emakume horien egunerokotasuna bizitzaren eta euren sorreraren zuzeneko kontaktua da, baratzean, baserrian, berezko hezieran… eta heriotzan.

Bestalde, zahartzearen gaia modu poetiko eta iradokitzailean landu dugu, irudian agertzen diren forma naturalen berezko edertasunaren bitartez. Orriaren nerbioak adineko pertsona baten zimurrak eta zainen antza dute, bizitzaren lineak, hala eta guztiz ere ederrak direnak. Edertasuna zahartzaroan, egun gizarteak inposatzen dizkigun edertasun-ereduak direla eta mirestu nahi ez dugun edertasuna, alegia.

 

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…