AIPAMENAK

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT 1024 724 sormen

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

Presaka kudeatzen dugu, hitz eginez irristatzen gara, pausoa azkartzen dugu txoko bakoitzera iristeko, input bakoitzari erantzun bat emateko. Baina erantzuteak ez du esan nahi erantzuna ematea, ez du esan nahi irtenbiderik onena ematea. Badira hausnarketa behar duten erantzunak, sukaldaritza geldoa, aberastua, pausatua, geldialdia hartzeko uneak. Atzerapauso bat emateko, erromantizismorako eta pragmatikorako, etorkizunean pentsatzeko eta hemen eta orainean egoteko, baladarako eta rap egiteko….

Sormenen hitz egin nahi dugu, zu entzuteko, ulertzeko eta elkarrekin gogoeta egiteko behar dugun denbora hartu nahi dugu, erantzun egokia eman ahal izateko, nortasunarekin, balioekin eta konponbideekin, MEZU eta guzti.

Erantzutea ez da edozer erantzutea eta Sormenek ERANTZUN egiten du. Zure enpresaren komunikazioa zaindu behar denean, argi izan, lasaitzeko eta gure esku uzteko unea da. HAR EZAZU SORMEN UNE BAT.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

SUHILTZAILEEN KANPAINA OROKORRA 1024 982 sormen

SUHILTZAILEEN KANPAINA OROKORRA

ARABAKO FORU ALDUNDIKO SUHILTZAILEEN KANPAINA OROKORRA

Arabako Suhiltzaileak erakundeak zenbait komunikazio kanpaina gauzatzeko asmoa du. Sormenek erakundeari bizia eman eta bere irudia izango den pertsonaia marka (bata gizonezko suhiltzailea eta bestea emakumezko suhiltzailea) batzuk sortzea proposatu zuen herritarrekin lotura emozionalak sortu eta era adeitsu eta hurbilean komunikatzeko helburuarekin.

Ilustrazioa (Saludos al Pollo-ko Agurtzane Abajorena) osagai bereizle bat da, nortasun paregabea sortzen duena. Pertsonaia marka hauek, egin diren eta egingo diren, kanpaina guztien ardatz dira, herritarren buruan luzaroan iraun dezaten. Mezuak aldatzen dira baina kanpainek linea berbera mantentzen dute pertsonaia, kolore sorta eta tipografia berberak erabiliz.

Gaur arte 4 kanpaina burutu ditu: bat tximinien erabileran ohitura seguruak eta arriskuekiko prebentziozko neurriak sustatzeko; beste bat emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko; hirugarren bat LEP bat hedatzeko; eta azkenik, beste bat zerealaren bilketan ohitura seguruak eta prebentziozko neurriak sustatzeko.

Sormenek baliabide-plana ere gauzatu zuen.

LEP kanpainak arrakasta handia izan zuen sare sozialetan.

campana_bombero_alava 1
campana_bombero_alava 2
campana_bombero_alava 3
campana_bombero_alava 4
campana_bombero_alava 5
BANNER_234X90_CHIMENEAS_CAST
BANNER-GIF_OPE-BOMB_AKTUAL_218x110
campana_bombero_alava 6
campana_bombero_alava 7

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

BILBO 2018 GETXO 2020 HAUTAGAITZAK 800 800 sormen

BILBO 2018 GETXO 2020 HAUTAGAITZAK

BILBO 2018 GETXO 2020 HAUTAGAITZAK

Euskadiko Herri Kirol Federazioak Malmö hiri suediarrean TWIFaren aurrean Bilbo eta Getxoren hautagaitzak aurkeztu eta defendatu zituen 2018rako Munduko goma gaineko Sokatira eta 2020rako lur gaineko Sokatira Txapelketetarako, hurrenez hurren.

Sormenek Federazioari hautagaitza biak prestatzen lagundu zion, aurkezpenerako eskaleta, antolaketa eta hautagaitza bakoitzarentzako bideo bat eginez eta Harreman Publikoetarako zerbitzua emanez, liburuxkaren diseinu eta produkzioa egiteaz gain.Aurkezpen bideoen bitartez epaiari emozioak mugitu araztea, zirrara egitea bilatzen genuen, izan ere Sormen Komunikazioan emozioak mundua biratu eta mugiarazten duten eragileak direla uste baitugu.Horregatik, ikus-entzunezko euskarri honekin epaiak Euskal Herrian kirol honekiko zaletasuna sentitzea, gure kultura ezagutzea, Bilbo inguruko paisaia edo Getxoko itsasbazterraz liluraturik uztea nahi genuen. Azken finean, udalerri bakoitzeko izaera Herri Kirolen eta sokatirarekiko zaletasunarekin elkartzea.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela