BRANDING

BARNAHUS 1024 1024 sormen

BARNAHUS

BARNAHUS

Barnahus (islandieraz haurraren etxea) inoiz existitu behar ez luketen zerbitzu horietako bat da. Haurrak eta nerabeak babesteko eskubidea edozein gizarteren gainetik egon behar da. Baina gure adingabeek sufritzen dutenean, gizarteak porrot egin du eta zorretan dago haiekin.

Barnahus sexu-indarkeria pairatu duten haur eta nerabeei arreta integrala emateko zerbitzua da. Zerbitzu horretan, haur bakoitzaren errealitatea bere begiradatik, bere arimatik aztertuko da.

Barnahus eta bere unibertsoa gehiago ezagutu nahi badituzu, sakatu hemen.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

LAIA MARKA BERRIA 1024 576 sormen

LAIA MARKA BERRIA

LAIA MARKA BERRIA

Laia Eskola Arabako Foru Aldundiaren proiektua da, Arabako emakumeen Berdintasun eta ahalduntzerako Eskola. Denborarekin, garrantzi handia hartu duena, eta bere ekintza-sarea berregituratu eta zabaldu behar izan duena, baita markaren ikuskera berri bat ere.

Laiak hainbat publiko, kuadrilla eta kontzejutara zabaldu ditu bere jarduera-eremuak, eta, horregatik, bere marka berriak pluraltasuna erakutsi behar zuen eta poliedrikoa izan behar zuen. Askotarikoa eta konplexua, alderdi, ikuspuntu… ugarirekin, Araban dauden bezainbeste emakume, gizon eta lurralderekin.

Emakume bakoitza gizarte bidezkoago eta aurreratuago bat eraldatzeko, batasuna bere kausa nagusi egiten duen kolektibo bateko kide da; horregatik, bere logoaren birformulazio honek DIMENTSIO BERRI BAT hartzen du, alde batetik, batu eta batzeko aukera ematen diguna; eta, bestetik, publiko berrientzako eta gizarte osoarentzako erakarpen-gune gisa agertzeko aukera ematen diguna.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

LAIA LERRO GRAFIKOA 1024 683 sormen

LAIA LERRO GRAFIKOA

LAIA LERRO GRAFIKOA

Laiaren lerro grafiko berriak koherentea izan behar zuen bere marka berriaren balio eta identitatearekin.

KALEIDOSKOPIO batetik egindako ikuspegiaren bidez, marka berriaren balio horiek islatu nahi izan ditugu: pluraltasuna, marka poliedrikoa; askotarikoa eta konplexua, alderdi, ikuspuntu… ugari dituena, Araban dauden emakume, gizon eta lurralde adina

Ikuspegi horrek, gainera, Laiaren dinamismoa eta jarduera sozialaren energia islatzen ditu, aniztasunetik batasuna sortzen duen kolektibo gisa, lankidetza-sare baten bidez, gizartea kolektibo gisa eraldatzeko, justuagoa eta aurreratuagoa izan dadin.

Collage poetiko honen bidez, kaleidoskopioaren hodi magiko eta liluragarria gurekin lotzen dugu, sortzen diren formak bezain bereziak eta askotarikoak diren emakumeekin.

Ez dago emakume-prototipo bat bakarrik; horregatik, collage honetan Arabako emakumeen eta errealitateen aniztasuna islatzen da, ispilu baten alegoria, zeinean gutako bakoitza besteen isla baikara (kaleidoskopioak funtzionatzen duen moduan). Arabako lurraldearekin harreman zuzena duten forma organikoak, nortasuna indartzeko eta mugimendua, bira eta ekintza modu zuzenean gogora ekartzeko.

Ekintzarako dei hori #sigamosjuntos claim-ak indartzen du, batasunaren, baterako lanaren eta egin beharreko bidearen ideia indartzeko aginduzko deia.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

AUKERAK, GIZARTERATZE AGENTZIA 1024 1024 sormen

AUKERAK, GIZARTERATZE AGENTZIA

AUKERAK, GIZARTERATZE AGENTZIA

Gizarteratzearen Euskal Agentzia hau, euskal sare instituzionalaren parte izango den erakunde berri bat da.

Zigor pribatiboak dituzten pertsonen berrezteko eta gizarteratzeko eskubidea aitortzen eta babesten duen agentzia, ordaindutako lanaren bidez, kulturarako sarbidea eta nortasunaren garapen integrala bermatuz.

Intentsitate handiko laguntza integrala.

Marka hau eraikitzeko, zerbitzuaren izaera eta ondorioak hartu genituen kontuan. Aldaketak eragiten dituzten aukeren balioa, metamorfosia, tximeleta baten bidez irudikatua (BERREZIKETA). Aldaketa eragiten duen anplifikazio bat sortzen da, kaosaren teoriaren bidez adierazia. Elkarrekikotasuna gizartean (BERGIZARTERATZEA) eta ALDAKETA sortzen dira: preso dagoen pertsona hori gizarteko kide produktibo bihurtzen da (GIZARTERATZEA)

Sinbolo LIKIDOA, MALGUA, OROITZAILEA

Anplifikatzen diren lerroak, amaierarik gabeko lerroak, infinituaren sinboloak.

Integratzailea, inklusiboa, integrala, eraldatzailea, pertsona.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

EAB MARKA 1024 1022 sormen

EAB MARKA

Euskadiko Adinekoen Batzordea, Eusko Jaurlaritza

EAB, adinekoen kolektiboak berak zuzendutako adinekoentzako politika publikoetan
aldaketa-eragile bat da. Etorkizunaren oraina dira eta gure historiaren etorkizuna.
Gaurko protagonistak dira adinekoentzako etorkizuneko gizarte-politika publikoak
eraikitzen eta bideratzen parte hartzen dutenak.
Oraina dira haiei balioa emateko unea delako, etorkizuna balio komunitarioekin
eraikitzeari begira, beren esperientziarekin eta ezagutzarekin aberasteko unea.

Lotzen diren formak, bideak eraikitzen dituztenak eta pentsamenduak batzen
dituztenak. Integrazioa, kogobernantza, gizatasuna.

Elkar elikatzen dute, hazten, elkar aberasten, kate baten katebegi gisa. Ahalduntzea,
talentua, lidergoa.

Chillidaren lanekin duen harremana, Euskadirekin lotzen gaituena eta omenaldi eta
erreferente gisa balio diguna. Gizakia, likidoa, garaikidea

Erabilitako koloreek energia, freskotasuna eta gogo bizia ekartzen dituzte gogora.
Talentua, kogobernantza, gizatasuna.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

Marka NUTIKOM 1024 1024 sormen

Marka NUTIKOM

Marka NUTIKOM
NUTIKOM

Osasuna zaintzea, ongizatearen eta bizitza-luzeraren sinonimoa da. Nutikom Osasuna zaintzeko detekzioan eta nutrizioan jarduten duen enpresa abangoardista da. Ikuspegi holistikoa duen enpresa bat, bere filosofian natura bizitzaren, zientziaren eta humanismoaren jatorri gisa bateratzen duena.

Urrezko proportzioa eta forma organikoa, bizia eta infinitua elkartuz, jatorrira eramaten gaituen eta ikuspegi mugagabea ematen digun isotipoa eraiki dugu. Eta era berean, tipografía sendo eta modernoarekin batera Nutikomen baloreekin bat datorren marka-filosofia transmititzea lortzen duena.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT 1024 724 sormen

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

Presaka kudeatzen dugu, hitz eginez irristatzen gara, pausoa azkartzen dugu txoko bakoitzera iristeko, input bakoitzari erantzun bat emateko. Baina erantzuteak ez du esan nahi erantzuna ematea, ez du esan nahi irtenbiderik onena ematea. Badira hausnarketa behar duten erantzunak, sukaldaritza geldoa, aberastua, pausatua, geldialdia hartzeko uneak. Atzerapauso bat emateko, erromantizismorako eta pragmatikorako, etorkizunean pentsatzeko eta hemen eta orainean egoteko, baladarako eta rap egiteko….

Sormenen hitz egin nahi dugu, zu entzuteko, ulertzeko eta elkarrekin gogoeta egiteko behar dugun denbora hartu nahi dugu, erantzun egokia eman ahal izateko, nortasunarekin, balioekin eta konponbideekin, MEZU eta guzti.

Erantzutea ez da edozer erantzutea eta Sormenek ERANTZUN egiten du. Zure enpresaren komunikazioa zaindu behar denean, argi izan, lasaitzeko eta gure esku uzteko unea da. HAR EZAZU SORMEN UNE BAT.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUA 1024 683 sormen

FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUA

FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUA

Finantzen Euskal Institutuaren marka sortzeko, sektorearen unibertso grafikoan murgildu gara: finantzak eta banka. Begirada bakar batez logotipoa dagokion sektorearekin islatzen eta lotzen saiatu gara, honakoen bidez:  BARRAK, GRAFIKAK, ESTATISTIKAK, CITY, BURTSA, CHECK POSITIBOA.

Marka berriak islatu behar zuen beste baldintza bat “ELKARREKIN LOTUTAKO ARINTASUNA” zen. Horretarako, beharrezkoa zen leihatila bakarraren ideia erakustea, prozesuzkoa, sistema finantzarioaren eraginkortasuna eta koordinazioa hobetzen duten elkarrekin lotutako faseak.

Logotipoaren sorkuntza dagokion erakundearen SIGLEN erabileran eta ezagutzan oinarrituta dago: Instituto Vasco de Finanzas – IVF. Gaztelanian oinarritu gara, batez ere hizkuntza horretan delako ezaguna.

Koloreen hautaketari dagokionez, markari bizitasuna ematen dioten urdina eta berdearen bidez,  honakoa bilatu dugu:

OREKA koloreen artean eta transmititzen dituzten baloreen artean, konfiantzako erakundea dela erakutsiz, arrazionala eta aldi berean erronka berriei aurre egiteko energia eta bizitasuna duen erakundea, alegia.

BIZIKIDETZA Eusko Jaurlaritzaren markarekin.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

AÑANAKO GATZ FINA PAKETE BERRIA 1024 1024 sormen

AÑANAKO GATZ FINA PAKETE BERRIA

AÑANAKO GATZ FINA PAKETE BERRIA

Esentzia bera adierazten duten bi pack. Añanako Gatz Harana Fundazioaren esentzia. Fundazioaren produktu berri bat da, GATZ FINA. Bere bi jarduera-ildoetarako bi kontakizun egin ditugu.

Batetik, bere ildo sozial eta turistikorako 200 milioi urte baino gehiagoko itsaso batetik eratorritako gatza landuz 7.000 urte baino gehiagoko bizimodu bat babesten duen Fundazioaren izaera nabarmendu nahi izan dugu. Packean erabilitako argazkiak artisau eran egindako bilketa jasangarriaren ideia sendotzen du. Azken ideia hau, gainera pack ekologiko eta birziklagarrirako erabilitako materialaren erabilerarekin berrindartzen da, baita inprimatzeko erabili diren tintekin ere.

Gourmet packak, salmenta puntuko gainerako produktuen ildoa jarraitzen du. Halaber, Martin Berasategiren sinadurak bermatzen du bere kalitate handia berretsiz. Packerako erabilitako materialak lehen azaldutakoaren ezaugarri berberak ditu.

Aurkezpena Gasteizen egin zen.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

WERCKMEISTER MARKA 683 1024 sormen

WERCKMEISTER MARKA

WERCKMEISTER MARKA

Bere izena, Verónica, latin eta grezieratik eratorria da: “Vero”, latinez “egia” da eta “ica” grezieraz, “irudia”. Hortaz bere esanahia egiazko irudia da. Werckmeister bere abizenak jatorri alemaniarra du eta lan-maisua esan nahi du. Bere lanaren esentziarekin ezin hobeki bat egiten duen hitza. Izan ere artista honek estimatzen eta baloratzen duen zer edo zer badago eskuz egindako lan produktiboa baita hain zuzen ere.

Bere inizialekin jokatuz marka bakarra, pertsonala sortu dugu Verónica Werckmeister artistarentzako. Bere izeneko V eta bere abizeneko W. Bere lanbidea zehazten duten bere ezaugarriak.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

  • 1
  • 2