AÑANAKO GATZA

DENBORA BITXI BIHURTUA

DENBORA BITXI BIHURTUA

DENBORA BITXI BIHURTUA

Añanako Gatz Harana Fundazioak Michelin izardun sukaldariekin harremana berriro hartu nahi zuen. Añanako Gatza zeharo purua da, era naturalean ekoiztua, kokaleku berezi batean, barneko gatzagan, 6.000 urte baino gehiagorekin, munduko gatzik onenetarikotzat hartua. Sormenek bidalketa berezi bat egitea proposatu zuen, Añanako Gatz Haraneko gatza luxuzko, magiazko, paregabeko… osagai moduan aurkeztuz, bitxi bat balitz bezala.

Horrela sortu genuen kutxa, berezia, kopuru mugatuan, eskuz egina, bakarra eta pertsonalizatua.

Bidalketa poliespaneko ontzi batean egin zen, hotza kontserbatzen duenetarikoa, urgenteki irekitzeko beharra sentitu zezaten. Barruan, kutxa beltza, zeinaren barrualdea automatikoki argitzen den irekitzerakoan, non bere zuritasuna nabarmenduz berezko argiz pizten den bitxi bat dirudien gatz ontzi bat ezkutatzen den, harribitxiz inguraturik. Sukaldari bakoitzaren izenean idatzitako liburuxka batek, “Denbora bitxi bihurtua. Zure kreazioetarako osagai magikoa” lemapean, hartzailea hitzordu bat adostera gonbidatzen du.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela