UDAL AURREKONTUAK

DURANGOKO UDALA

UDAL AURREKONTUAK

DURANGOKO UDALAKO UDAL AURREKONTUAK

Herritarrei udal batek dirua zertan gastatzen duen azaltzea, nahitaezkoa izateaz gain beharrezkoa da. Baita egiten den modua ere.

Erakargarria, ikusgarria eta ulergarria izatea, lagungarria izaten da herritarrei informazioa hurbiltzerako orduan.
Tokiko administrazioak, Tokiko Erakundeen Legea dela eta, komunikatzera eta herritarren kudeaketarekin gardenak izatera behartuta daude. Durangoko Udalarentzat (@durangokoudala) lehentasun bat da. Lana enkargatu zigutenean, udal aurrekontua komunikatzeko beharra nabarmendu ziguten, euren gastu eta diru sarrera nagusiak eta udal-sail bakoitzeko partida ekonomikoak. Biztanle guztientzako eskuragarria izan behar zen, denek ulertzeko modukoa.
Hau izan da emaitza.  Grafiko desberdinen bidez, askotan oso teknikoak diren zifra eta datuak aurkezten dituen triptiko elebiduna, alegia. Azalean, pertsonak, eurek baitira, azken finean, aurrekontu hauetako motibo nagusiak. Eskuartean zifra asko maneiatu arren, hauek dira liburuxka honen diseinuaren benetako lehentasunak.
11.000 kopia egin dira, Durangoko etxebizitza guztietan banatu direnak, herritar guztiei heltzeko helburuarekin.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…