ATHLETICEKO PRESIDENTETZARAKO KANPAINA
RICARDO BARKALA

ATHLETICEKO PRESIDENTETZARAKO KANPAINA

ATHLETICEKO PRESIDENTETZARAKO KANPAINA

Sormeneko kideen artean ez dago Athletic baino grina eta iritzi gehiago pizten duen ezer. Izan ere, Bizkaiko gizarte osoan bezala, Athleticek frustrazioa adina ilusio sortzen du.

Ricardo Barkalarekin Athleticeko Presidentetzarako hauteskundeak irabazteko marka bat sortzeko erronka, gure historiako lan zirraragarri, bizi eta ilusionagarrienetako bat izan da.

40 egun erlojupeko lanean, lehenik eta behin irudirik onena aurkitzeko. Hautagaitzaren balioak erakutsiko lituzkeen irudia. Ilusioa, berrikuntza, sendotasuna, etorkizuna proiektatu behar zuen irudia. Ondoren, sare sozialen kudeaketa. Hain likidoak, hain iragankorrak, eragin handikoak. Ahalegin handia egin behar izan genuen, milaka post, bideo eta kopy, iritziak helarazi, argitu eta sortzeko.

Lan handia izan zen. Lortu nahi ziren emaitzak erdietsi ez arren, profesional bezala hazi eta gure lanbideari beste buelta bat ematea ahalbidetu zigun. Sormenek gozatu egin zuen, asko ikasi zuen eta bere ahalegin eta esfortzu guztiak bideratu zituen erronka handi honetara, gainerako lan eta proiektuekin egiten dugun bezala. GAREN BEZALAKOAK.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…