DERIOKO UDALA

DERIOKO HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOA

GERTUAN

DERIOKO UDALA HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOARI

Honakoa oso gustukoa zaigun eta dibertitzen gaituen lan horietako bat da. Derioko Udalak Herritarren Arretarako Bulegoari identitate bat esleitzea eskatu zigun. Herritarrarekiko hurbiltasunak, positibotasunak eta adeitasunak funtsezko ezaugarriak izan behar zuten.

Bulegoaren izena sortu genuen izaera hurbilagoa eta ez hain teknikoa emateko: “Gertuan”. Herritarrak jasoko duen arreta deskribatzen du. Logoak bere kolore bizi, tipografia bihurri eta bere isotipo atseginarekin bilatzen dugun mezua indartzen du.

Ondoren, udalari altzarien estetika, guneen banaketa eta argiztapenaren inguruan aholkatu genion eta seinaleztapen xume, atsegin, alai eta garbia sortu genuen lokalaren identitateak izenak eta markak transmititzen duten mezu bera transmititu dezan.

logo_GERTUAN_mockup_1
logo_GERTUAN_mockup_2
logo_GERTUAN_mockup_3
gertuan_4
gertuan_5
gertuan_6
gertuan_7
gertuan_8
gertuan_9
gertuan_10
gertuan_11
gertuan_12

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela