GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023
EUSKO JAURLARITZA

GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023

GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023

A.S.O – Charly Lopez

A.S.O – Charly Lopez

Grand Départ Pays Basque, Euskadin izan dugun Frantziako Tourraren irteera handia, munduari irekitako leiho ikusgarria izan da, txirrindularitzaren balio handi askok inspiratuta eta gidatuta, aurrera egiten dugun Herria garela erakusteko erronka.

Talde-lana, ahalegina, gainditzeko grina eta elkartasuna, emozioak eta pasioa izan ditugu oinarri, euskal gizarte osoaren eta Tourraren beraren oroimenean betiko geratu den ikuskizun handi hau prestatzeko. Hiruz egunez Euskadik ikaragarrizko poza, ilusioa eta horiaren eta berdearen, zuriaren eta gorriaren arteko harmonia bizi izan zuen.

 

Hogeita hamar urteko itxaronaldia eta bi urteko lan handia Euskadik nazioartera begira bere historian izan duen kirol eta gizarte-orrialde handienetako bat idazteko. Eta Sormenek lehen lerroan bizi eta lan egiteko ardura, harrotasuna eta erantzukizuna izan ditu. Bizitza eta lan-esperientzia ikaragarria izan da. Tourreko irteera handiaren ardatz nagusietako bat izan gara, maila goreneko komunikazio zereginetan aritzeko ohorea izan dugu. Ahaztezina.

Prentsa-oharrak, gaurkotasuna, ekitaldiak, webgunerako eta sare sozialetarako multimedia-edukiak… Zuzeneko hartu-emanak Euskadiko erakunde nagusiekin, bozgorailua nazioarte mailan… Gure kultura eta hizkuntza testuinguru global batean zabaltzeko anbizioa… Erronka horiei profesionaltasunez, irudimenez eta sentimenduz egin diegu aurre, pasio handiz. SORMEN bere esentzian.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…