IDENTITATE BERRIA

KUARTANGOKO UDALA

IDENTITATE BERRIA

IDENTITATE BERRIA

“Natura erantzuna da, zein da galdera?”
(Baremberg)


Kuartangoko (Araba) Udal Erakundea Aranarekiko bertakotasun sentimendu sakona duten herritarrez osaturik dago. Herritarrek erakunde honen parte direla antzeman behar dute. Gure enkargua Kuartangoko Udalerako marka berri bat zen, egungo armarriarekin bizikide izan eta herritarrak Erakundeen errealitate berrira hurbilduko zuen marka berri bat, alegia.

Markak honako ezaugarriak izan behar ditu: apaltasuna, hurbiltasuna, ezagutzeko erraza, esportagarria eta erabilgarria. Udal bat izan behar den guztia gainera.

Aranaren izena ezaguterraza da oso, hori dela eta udal entitatearekin identifikatzeko xedez garrantzitsua da izenean bertan garrantzia jartzea, izena bera azpimarratzea, guk sinboloaren oinarri gisa erabiltzen dugu.

“K” letraren erabilera proposatu genuen, markaren oinarrizko forma gisa, gorantz begira,  etzanda, aranaren izana nabarmentzeko; udalerriko orografiaren zati den Arana; eduki gune bezala, elkartze leku bezala. Edozein herri da, izatez, pertsonen bilgune.

Baias ibaia udalerriaren identifikazioan ezinbesteko zatia da, baita  mugimendua eta natura funtsezkoa duen Udalerri biziaren identifikazioan ere.

Forma atsegina, abegitsua, horizontea markatzen duena, aurrerapena, mugimendu naturala.  

Aukeratutako koloreak zerua irudikatzen dute, ibaia, distantzia planoak ezartzen laguntzen digutenak eta aurrerapenaz hitz egiten digutenak, baita udal sailetik haratago doan bisio batez ere.

Urdina, kolore freskoa da, lasaitasuna eta erlaxazioa eskaintzen duena, puntu bizi eta dinamikoarekin.

pantalla_MARCA_KUARTANGO_1
pantalla_MARCA_KUARTANGO_2
pantalla_MARCA_KUARTANGO_2
pantalla_MARCA_KUARTANGO_4
pantalla_MARCA_KUARTANGO_18_5 BIS
pantalla_MARCA_KUARTANGO_6
PAPELERIA_KUARTANGO
tarjeta_kuartango
bolsa_kuartango
T-Shirt_Front_kuartango
T-Shirt_Back_kuartango

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…