KARTELA BERDINTASUNERAKO IV TOPAKETA. EKONOMIA FEMINISTA.

AÑANAKO KOADRILLA. LAIA ESKOLA. ARABAKO FORU ALDUNDIA

KARTELA BERDINTASUNERAKO IV TOPAKETA

KARTELA BERDINTASUNERAKO IV TOPAKETA. EKONOMIA FEMINISTA.

Gure bizitzek aldaketa ekonomiko, sozial eta kulturala behar dute. Hain gogor astintzen ari zaigun osasun-krisi honek agerian utzi ditu emakumeek, oro har, eta landa-emakumeak, bereziki, dituzten arazoak.

Aurten Ekonomia Feminista jorratuko duen Berdintasunaren aldeko IV. Topaketa iragartzen duen grafiko honen bidez arazo estruktural horiek islatu nahi izan ditugu. Hiru barra edo zutabe nagusik, ekonomiako barra-grafikoen analogia gisa, emakumeek egindako funtsezko lanak erakusten dituzte; lan horiek gabe, bizitzaren sostengua erori egingo litzateke.

Lehenengo barra edo zutabean emakume zaintzailea eta ekonomiari eusten diona islatu dugu, familia aurrera ateratzeko edozer egiteko prest dagoen emakumea, hain zuzen ere. Alabak eta bilobak laguntzen dituzten amamak, sostengu ekonomiko zein soziala izanik. Berdin dio zenbat tenkatzen den soka, baita zein altu dagoen gailurra ere.

Ondoren, bigarren barran, emakume bat ikus dezakegu, ura lepoan duela, hain nekagarria den “lanaldi bikoitz” horretan itotzeko zorian. Buruan eskafandra bat dauka, eskuan denbora islatzen duen erloju bat eta oin bakoitzean uretan gero eta gehiago murgiltzen duen lasta bat: lapiko bat eta ordenagailu bat. Ia ezinezkoa da oreka hori lortzea kanpoko eta etxeko lanaren artean. Oraingo honetan, kolore urdina gailentzen da, itotzen duen ura bezalakoa.

Azkenik, hirugarren barra bat dugu. Bozgorailua eskuan duen emakume bat eta etxe orratzez inguratutako negozio-hiri batetik irtetzen ari den marrazo batek irensteko zorian dagoena. Bere burua ahaldundu nahi duena eta bere lana zail jartzen dion gizartearen aurrean bistaratu nahi duena.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…