KUDEAKETA PLANAREN MARKA

DURANGOKO UDALA

KUDEAKETA PLANAREN MARKA

KUDEAKETA PLANAREN MARKA

Edozein udal bezala, Durangokoak lehentasunezko ekintzez osatutako Plangintza-tresna bat du udal arazoei erantzuteko. Durangoko Udalaren 2017- 2019 Kudeaketa Programa, alegia.

Sormen Komunikazioan, plan horretarako identitate bat sortzeko lan egin dugu, irudi korporatiboa eta erakargarria ezarriz. Informazioa, ezagutza, gardentasuna eta enpatia bi noranzkoko ezaugarriak izan behar direla jakinik, Durango+GO hitzekin jokatu dugu, mugimendua sustatuz, dinamismoa. Horretarako, hainbat irudi eta forma erabili ditugu. Hurbilak, gertuak. Begikotasuna eta samurtasuna ematen dituzten kolore beroekin, interpretazio-nomenklatura eta erretorika batekin.

Plana lau eremutan banatu dugu: Durango Elkartuz, Durango Babestuz, Durango Mugituz eta Durango Garatuz. Eremuak durangar guztiek ezagutzen dituzten eta Durangoko bereizgarriak diren irudi eta lotutako elementu grafiko pertsonalizatuen bidez irudikatzen dira.

Durango Elkartuz-ek komunitate bizidun baten irudia eta jendearen partaidetza sentimendu hori sustatzen du, plazen eta pertsonen bitartez. Durango Babestuz-ek herritarren segurtasunarekin erlazionatutako ekintzak biltzen ditu. Horretarako, sirenak, bankuak, farolak erabiltzen dituzte… Bestalde, bizikletak, autoak, oinezkoentzako pasabideak eta bidegorriak Durango Mugituz-en ezaugarri bereizgarriak dira, mugikortasun politiken hobekuntzei buruz hitz egiten duten arloak. Amaitzeko, Durango Garatuz-ek, espazio publikoen eta udal ekipamenduen hobetze, mantentze eta sortzera bideratutako obra, jarduketa eta zerbitzuak biltzen ditu, zaborren, zuhaitzen, parkeen eta ibaien bitartez irudikatuz.

Durango
Durango
Durango
Durango
Durango
Durango
Durango

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…