LAIA MARKA BERRIA
Laia Eskola Arabako Foru Aldundiaren proiektua da, Arabako emakumeen Berdintasun eta ahalduntzerako Eskola. Denborarekin, garrantzi handia hartu duena, eta bere ekintza-sarea berregituratu eta zabaldu behar izan duena, baita markaren ikuskera berri bat ere.
Laiak hainbat publiko, kuadrilla eta kontzejutara zabaldu ditu bere jarduera-eremuak, eta, horregatik, bere marka berriak pluraltasuna erakutsi behar zuen eta poliedrikoa izan behar zuen. Askotarikoa eta konplexua, alderdi, ikuspuntu… ugarirekin, Araban dauden bezainbeste emakume, gizon eta lurralderekin.
Emakume bakoitza gizarte bidezkoago eta aurreratuago bat eraldatzeko, batasuna bere kausa nagusi egiten duen kolektibo bateko kide da; horregatik, bere logoaren birformulazio honek DIMENTSIO BERRI BAT hartzen du, alde batetik, batu eta batzeko aukera ematen diguna; eta, bestetik, publiko berrientzako eta gizarte osoarentzako erakarpen-gune gisa agertzeko aukera ematen diguna.
Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…