BRANDED CONTENT

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT 1024 724 sormen

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

Presaka kudeatzen dugu, hitz eginez irristatzen gara, pausoa azkartzen dugu txoko bakoitzera iristeko, input bakoitzari erantzun bat emateko. Baina erantzuteak ez du esan nahi erantzuna ematea, ez du esan nahi irtenbiderik onena ematea. Badira hausnarketa behar duten erantzunak, sukaldaritza geldoa, aberastua, pausatua, geldialdia hartzeko uneak. Atzerapauso bat emateko, erromantizismorako eta pragmatikorako, etorkizunean pentsatzeko eta hemen eta orainean egoteko, baladarako eta rap egiteko….

Sormenen hitz egin nahi dugu, zu entzuteko, ulertzeko eta elkarrekin gogoeta egiteko behar dugun denbora hartu nahi dugu, erantzun egokia eman ahal izateko, nortasunarekin, balioekin eta konponbideekin, MEZU eta guzti.

Erantzutea ez da edozer erantzutea eta Sormenek ERANTZUN egiten du. Zure enpresaren komunikazioa zaindu behar denean, argi izan, lasaitzeko eta gure esku uzteko unea da. HAR EZAZU SORMEN UNE BAT.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

AÑANAKO GATZ FINA PAKETE BERRIA 1024 1024 sormen

AÑANAKO GATZ FINA PAKETE BERRIA

AÑANAKO GATZ FINA PAKETE BERRIA

Esentzia bera adierazten duten bi pack. Añanako Gatz Harana Fundazioaren esentzia. Fundazioaren produktu berri bat da, GATZ FINA. Bere bi jarduera-ildoetarako bi kontakizun egin ditugu.

Batetik, bere ildo sozial eta turistikorako 200 milioi urte baino gehiagoko itsaso batetik eratorritako gatza landuz 7.000 urte baino gehiagoko bizimodu bat babesten duen Fundazioaren izaera nabarmendu nahi izan dugu. Packean erabilitako argazkiak artisau eran egindako bilketa jasangarriaren ideia sendotzen du. Azken ideia hau, gainera pack ekologiko eta birziklagarrirako erabilitako materialaren erabilerarekin berrindartzen da, baita inprimatzeko erabili diren tintekin ere.

Gourmet packak, salmenta puntuko gainerako produktuen ildoa jarraitzen du. Halaber, Martin Berasategiren sinadurak bermatzen du bere kalitate handia berretsiz. Packerako erabilitako materialak lehen azaldutakoaren ezaugarri berberak ditu.

Aurkezpena Gasteizen egin zen.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

IRALA EGUTEGIA 2018 1024 683 sormen

IRALA EGUTEGIA 2018

IRALA EGUTEGIA 2018

Graficas Iralako gure lagunei bere bezeroei tradizionalki bidaltzen zieten egutegia egin genien. Komunikazio tresna bereizgarri bat sortu nahi genien.

Egutegiko xehetasun guztiak Inprentak eskaintzen dituen moldaerraztasun, kalitate eta zerbitzu eta diseinu on bati balio erantsia ematen dioten baliabideei buruzko mezuak transmititzen dituzte. Azken honetarako paper berezi bat erabili genuen, 300 gr-ko Conqueror Texturen Antique, ukitzean oso berezia den eta hariak bistara dituen papera. Tintak ere oso bereziak dira, ez ohikoak diren bi pantone erabili genituen, 440 eta 876, urrea eta txokolatea, konbinazio dotorea, soila sortzeko grafismoaren modernotasunak eta egutegia osatzen duen trokelak apurtzen dutena.

Egutegiaren konposizioa, guztiak Graficas Iralaren historia, oinarri eta teknikekin lotutakoak, honakoek osatzen dute:

– Urtarrila: Sortzailearen argazkia, Felix Arceo
– Otsaila: Guttenbergen esaldi bat
– Martxoa: Koadernaketa japoniarra
– Apirila: Helvetica berniz selektiboan
– Maiatza: Irala lorak eta tipografiak
– Ekaina: Irala auzoko aintzinako argazki bat
– Uztaila: Irudiak bata bestearen gainean jarrita
– Abuztua: Aste Nagusia
– Iraila: Aintzinako argazki bat. Marka lehorrean
– Urria: Tatoo moderno bat
– Azaroa: Packaging
– Abendua: Gabonetako Zuhaitza Graficas Irala hitzekin

Irala_1_web
calendario-irala
Irala_3_web

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

SORMEN “KINTAESENTZIA” 1024 683 sormen

SORMEN “KINTAESENTZIA”

SORMEN “KINTAESENTZIA”

Gure usaina, gure esentzia


Komunikazio alkimistak gara.
Gure usaimena eta sena ametsen, emozioen, egitasmoen, nahien… zerbitzura jartzen ditugu.
Benekotasuna, enpatia, aniztasuna, laguntza, magia, zintzotasuna, jolasa, konpromisoa, eraginkortasuna… gure unibertso kreatiboaren, gure esentziaren parte dira.
Inkonformistak gara. Horregatik bilatzen dugu beti gauzen KINTAESENTZIA.

EGIZU BAT SORMENKIMIAREKIN!


Lurrin hau zuretzat esklusiboki egina da.

Euskadiko larre eta basoetara eramaten gaituzten belar fresko, izpiliku, erromero, haritz-hosto fresko eta goroldioaren usain gozoen nahasketako azken estraktua da.
Konposatu BAKARRA, gure esentzia beti presente izan dezazun.


Vicente Paredes & Begoña Mendoza

aroma-sormen
aroma_2_web
aroma_3_web

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

GERTUAN 1024 1024 sormen

GERTUAN

DERIOKO UDALA HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOARI

Honakoa oso gustukoa zaigun eta dibertitzen gaituen lan horietako bat da. Derioko Udalak Herritarren Arretarako Bulegoari identitate bat esleitzea eskatu zigun. Herritarrarekiko hurbiltasunak, positibotasunak eta adeitasunak funtsezko ezaugarriak izan behar zuten.

Bulegoaren izena sortu genuen izaera hurbilagoa eta ez hain teknikoa emateko: “Gertuan”. Herritarrak jasoko duen arreta deskribatzen du. Logoak bere kolore bizi, tipografia bihurri eta bere isotipo atseginarekin bilatzen dugun mezua indartzen du.

Ondoren, udalari altzarien estetika, guneen banaketa eta argiztapenaren inguruan aholkatu genion eta seinaleztapen xume, atsegin, alai eta garbia sortu genuen lokalaren identitateak izenak eta markak transmititzen duten mezu bera transmititu dezan.

logo_GERTUAN_mockup_1
logo_GERTUAN_mockup_2
logo_GERTUAN_mockup_3
gertuan_4
gertuan_5
gertuan_6
gertuan_7
gertuan_8
gertuan_9
gertuan_10
gertuan_11
gertuan_12

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

DENBORA BITXI BIHURTUA 1024 1024 sormen

DENBORA BITXI BIHURTUA

DENBORA BITXI BIHURTUA

Añanako Gatz Harana Fundazioak Michelin izardun sukaldariekin harremana berriro hartu nahi zuen. Añanako Gatza zeharo purua da, era naturalean ekoiztua, kokaleku berezi batean, barneko gatzagan, 6.000 urte baino gehiagorekin, munduko gatzik onenetarikotzat hartua. Sormenek bidalketa berezi bat egitea proposatu zuen, Añanako Gatz Haraneko gatza luxuzko, magiazko, paregabeko… osagai moduan aurkeztuz, bitxi bat balitz bezala.

Horrela sortu genuen kutxa, berezia, kopuru mugatuan, eskuz egina, bakarra eta pertsonalizatua.

Bidalketa poliespaneko ontzi batean egin zen, hotza kontserbatzen duenetarikoa, urgenteki irekitzeko beharra sentitu zezaten. Barruan, kutxa beltza, zeinaren barrualdea automatikoki argitzen den irekitzerakoan, non bere zuritasuna nabarmenduz berezko argiz pizten den bitxi bat dirudien gatz ontzi bat ezkutatzen den, harribitxiz inguraturik. Sukaldari bakoitzaren izenean idatzitako liburuxka batek, “Denbora bitxi bihurtua. Zure kreazioetarako osagai magikoa” lemapean, hartzailea hitzordu bat adostera gonbidatzen du.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

BILBO 2018 GETXO 2020 HAUTAGAITZAK 800 800 sormen

BILBO 2018 GETXO 2020 HAUTAGAITZAK

BILBO 2018 GETXO 2020 HAUTAGAITZAK

Euskadiko Herri Kirol Federazioak Malmö hiri suediarrean TWIFaren aurrean Bilbo eta Getxoren hautagaitzak aurkeztu eta defendatu zituen 2018rako Munduko goma gaineko Sokatira eta 2020rako lur gaineko Sokatira Txapelketetarako, hurrenez hurren.

Sormenek Federazioari hautagaitza biak prestatzen lagundu zion, aurkezpenerako eskaleta, antolaketa eta hautagaitza bakoitzarentzako bideo bat eginez eta Harreman Publikoetarako zerbitzua emanez, liburuxkaren diseinu eta produkzioa egiteaz gain.Aurkezpen bideoen bitartez epaiari emozioak mugitu araztea, zirrara egitea bilatzen genuen, izan ere Sormen Komunikazioan emozioak mundua biratu eta mugiarazten duten eragileak direla uste baitugu.Horregatik, ikus-entzunezko euskarri honekin epaiak Euskal Herrian kirol honekiko zaletasuna sentitzea, gure kultura ezagutzea, Bilbo inguruko paisaia edo Getxoko itsasbazterraz liluraturik uztea nahi genuen. Azken finean, udalerri bakoitzeko izaera Herri Kirolen eta sokatirarekiko zaletasunarekin elkartzea.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

LASKITUERROTA TXAKOLINAREN ETIKETA 1024 768 sormen

LASKITUERROTA TXAKOLINAREN ETIKETA

LASKITUERROTA TXAKOLINAREN ETIKETA

Lauroko Laskituerrota Txakolin bizkaitarrarentzako diseinu dotorea.

Laskituerrota_txakoli_montaje

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

  • 1
  • 2