BRANDING

ANSAREO MARCA BERRIA 1024 768 sormen

ANSAREO MARCA BERRIA

ANSAREO MARCA BERRIA

Konpainia osatzen duten gainerako enpresak elkartzen eta babesten dituen marka bakar gisa ANSAREO erabiltzearen aldeko apustua egin duten Elai, Asaser eta Ansareo enpresa taldearentzako marka-arkitektura berria, TALDEko izatearen sentimendua indartzeko, lan egiten den enpresa baino haratago, elkartasun eta indar handiago bat proiektatzeko, bere bezeroen artean konfiantza handituz.

ELKARTASUNA, AURRERAPENA ETA MERKATU BERRIETARA MOLDATZEA adierazten duen ikurra. Globaltasuna, elkartasuna eta aurrerapena kontzeptuak “a” desegituratu batetik sortzen den eta taldeko 3 enpresen sinonimo diren geruza desberdinez osatutako  imagotipoaren konposizioan isladatzen dira.

MOLDAERRAZTASUNA, MALGUTASUNA eta  HEDAPENA dira ikurrak trasmititzen dituen balioak; zeinak grafikoki, ikurra osatzen duten “uhin”ekin adierazten eta irudikatzen diren. Uraren uhinak gogorarazten dizkiguten forma moldagarriak, Ansareo bezala garai berrietara eta pertsonek eskatzen dituzten zerbitzu berrietara egokitzen diren egitura elastikoak.

Guzti hau laranja koloreko lerro batez berretsi eta indartzen da, amaiera gisa sendotasuna eta markarekiko konfiantza ekarriz

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

IDENTITATE BERRIA 1024 724 sormen

IDENTITATE BERRIA

IDENTITATE BERRIA

“Natura erantzuna da, zein da galdera?”
(Baremberg)


Kuartangoko (Araba) Udal Erakundea Aranarekiko bertakotasun sentimendu sakona duten herritarrez osaturik dago. Herritarrek erakunde honen parte direla antzeman behar dute. Gure enkargua Kuartangoko Udalerako marka berri bat zen, egungo armarriarekin bizikide izan eta herritarrak Erakundeen errealitate berrira hurbilduko zuen marka berri bat, alegia.

Markak honako ezaugarriak izan behar ditu: apaltasuna, hurbiltasuna, ezagutzeko erraza, esportagarria eta erabilgarria. Udal bat izan behar den guztia gainera.

Aranaren izena ezaguterraza da oso, hori dela eta udal entitatearekin identifikatzeko xedez garrantzitsua da izenean bertan garrantzia jartzea, izena bera azpimarratzea, guk sinboloaren oinarri gisa erabiltzen dugu.

“K” letraren erabilera proposatu genuen, markaren oinarrizko forma gisa, gorantz begira,  etzanda, aranaren izana nabarmentzeko; udalerriko orografiaren zati den Arana; eduki gune bezala, elkartze leku bezala. Edozein herri da, izatez, pertsonen bilgune.

Baias ibaia udalerriaren identifikazioan ezinbesteko zatia da, baita  mugimendua eta natura funtsezkoa duen Udalerri biziaren identifikazioan ere.

Forma atsegina, abegitsua, horizontea markatzen duena, aurrerapena, mugimendu naturala.  

Aukeratutako koloreak zerua irudikatzen dute, ibaia, distantzia planoak ezartzen laguntzen digutenak eta aurrerapenaz hitz egiten digutenak, baita udal sailetik haratago doan bisio batez ere.

Urdina, kolore freskoa da, lasaitasuna eta erlaxazioa eskaintzen duena, puntu bizi eta dinamikoarekin.

GUZTIAK,  BRANDING

pantalla_MARCA_KUARTANGO_1
pantalla_MARCA_KUARTANGO_2
pantalla_MARCA_KUARTANGO_2
pantalla_MARCA_KUARTANGO_4
pantalla_MARCA_KUARTANGO_18_5 BIS
pantalla_MARCA_KUARTANGO_6
PAPELERIA_KUARTANGO
tarjeta_kuartango
bolsa_kuartango
T-Shirt_Front_kuartango
T-Shirt_Back_kuartango

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

IDENTITATE DIGITALA 1024 358 sormen

IDENTITATE DIGITALA

IDENTITATE DIGITALA

Kuartangoko Udalerako web orrialde berria sortu dugu, bere irudi digitala modernizatzen duen web gune berria eta erabiltzaile zein herritarrengana hurbiltzen dena.

Plataforma modernoa, intuitiboa, erabilerraza, kontsultak eta tramiteak, adeitsuak egiten dituzten eduki eta erreminta berriak dituena.

Helburua udalerriaren gaurkotasuna modu argian erakustea da, udal zerbitzu, kultur eta aisia eskaintzaren inguruan informatzea, eta azken finean, instituzioa herritarrei gerturatzea.

www.kuartango.eus helbidearenbidezko sarbidea duenorrialdea udalerriari buruzko informazio guztia biltzen duten ataletan antolaturik dago, bereziki, Udala eta bere zerbitzuen ingurukoa.

Menua sinplea da, termino nahasietatik urrun, erabiltzaileen nabigazioa eta esperientzia errazteko. Web orrialdearen atal nagusiak, begi-kolpe bakar batez ikusten dira eta barrualdean, informazioa modu argian antolatzen da, udal-gardentasuna hobetzeko helburuarekin.

KUARTANGO_WEB_1
KUARTANGO_WEB_2
KUARTANGO_WEB_responsive_1
KUARTANGO_WEB_responsive_2

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

GERTUAN 1024 1024 sormen

GERTUAN

DERIOKO UDALA HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOARI

Honakoa oso gustukoa zaigun eta dibertitzen gaituen lan horietako bat da. Derioko Udalak Herritarren Arretarako Bulegoari identitate bat esleitzea eskatu zigun. Herritarrarekiko hurbiltasunak, positibotasunak eta adeitasunak funtsezko ezaugarriak izan behar zuten.

Bulegoaren izena sortu genuen izaera hurbilagoa eta ez hain teknikoa emateko: “Gertuan”. Herritarrak jasoko duen arreta deskribatzen du. Logoak bere kolore bizi, tipografia bihurri eta bere isotipo atseginarekin bilatzen dugun mezua indartzen du.

Ondoren, udalari altzarien estetika, guneen banaketa eta argiztapenaren inguruan aholkatu genion eta seinaleztapen xume, atsegin, alai eta garbia sortu genuen lokalaren identitateak izenak eta markak transmititzen duten mezu bera transmititu dezan.

logo_GERTUAN_mockup_1
logo_GERTUAN_mockup_2
logo_GERTUAN_mockup_3
gertuan_4
gertuan_5
gertuan_6
gertuan_7
gertuan_8
gertuan_9
gertuan_10
gertuan_11
gertuan_12

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

MUNDIAL SOKATIRA GETXO 2020 1024 576 sormen

MUNDIAL SOKATIRA GETXO 2020

GETXO 2020 MUNDUKO SOKATIRA TXAPELKETA

Getxo 2020 Munduko Sokatira Txapelketako ordezkarien Batzordeak Munduko Txapelketarako ohitura eta modernitatea, eta baita Euskal Herriarekiko konpromisoa konbinatzen dituen irudi-logo bat eskatu du, beti ere ekimenaren izaera ahaztu gabe, mundu guztiko herrialdeek parte hartu dezaketen kirol txapelketa.

Sormenek logotipo beri honetan lan egiteko kolore nagusienetarikoa Getxo markaren granate korporatiboa erabiltzea proposatu du, izan ere, egoitza izango baita. Irudiak tiratzen ari diren kirolari bi (besoak eta hankak aurrerantz luzaturik) sinbolizatzen dute. Kirolarien posizio desberdinekin lan egin zen egungo irudi honetara iritsi arte, zeinek Joko Olinpikoen moduko kirol ekitaldi handien antzerako estetika duen. Bolumendun logo bat hizkuntza desberdinetara egokitzen dena eta hortaz logo internazionala den. Halaber, indarra, elastikotasuna, modernitatea, esentzia, nortasuna, ohitura, emozioa, zaletasuna, izaera, elkartasuna, herria, baloreak eta taldea adierazten du.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

DURANGO HAPO 1024 768 sormen

DURANGO HAPO

DURANGO HAPO

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

IDENTITATE KORPORATIBOA 1000 750 sormen

IDENTITATE KORPORATIBOA

IDENTITATE KORPORATIBOA
BIZKAIKO EUSKAL ETA JOKO ETA KIROL FEDERAKUNDEA

Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak bere irudia berriztatu nahi izan du, Federakundea Herri Kirol guztien arteko batasuna, Euskal Herriarekiko bere konpromisoa eta bere ohitura islatzen duen logotipo berri batekin.

16 kirol desberdin barne hartzen dituen marka honen sortzearen zailtasuna, guztien adierazgarri den eta grafikoki bakoitzarekin funtzionatzen duen irudi eta kontzeptu bat  bilatzean egon da.

Logo honen helburua HERRIA eta kirol guztien BATASUNA transmititzea da. Koloreek Ikurrina gogorarazten dute; bere estetika grafikoak Chillida imitatzen du, euskalduntasunaren enbaxadore. Euskal nortasun eta estetika transmititzeaz gain, artistikoa eta internazionala da. Chillidaren ikonografiarekin kirolak batzen dituen eskuak sinbolizatu nahi izan ditugu, gizakiaren indarraz eta erabiltzen diren materialez (enbor, zaku, txinga,…) gain. Gogortasun hau iragana, ohitura gogorarazten digun aire “retro”dun tipografia sendo batekin indartzen da.

logo_FEDERACION_mockup_SELECT1 ok
logo_FEDERACION_mockup_1D
logo_FEDERACION_mockup_SELECT3
tablet_SOKATIRA_LOGO_WEB

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

  • 1
  • 2