KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA

KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA 931 701 sormen

KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA

KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA
BILBAO MUSIKA

Bilbao Musika, Bilboko Udalpean dagoen Tokiko Erakunde Autonomoa, musika arloko erakunde bat da ez bakarrik Bilbon, baizik eta Euskadi eta Estatu mailan ere. Bilboko udal Musika Banda, Txistulari Banda eta Musika Eskolaz osatua, Bilbao Musikak ekimen ugari gauzatzen ditu urtean zehar eta kolektibo, adin, sentsibilitate eta gustu guztietarako. Ezagutzera eman behar diren eta Bilbao Musika osatzen duten pertsonen indar artistiko musikala eta profesionaltasuna nabarmentzen duten ekimenak.

Bilbao Musika bere helburuak betetzera laguntzen dugu ad hoc komunikazio estrategiak aholkatzen eta diseinatzen. Komunikazio ekintzak definitzen ditugu eta kanal egokienetan gauzatzen ditugu bilbotarren hazkuntza pertsonalari lagunduz musika arloko hezkuntza, kultura eta aisiaren bidez sormen, heziketa eta garapen artistiko musikala sustatuz.

Prentsa oharrak, prentsa deialdiak eta interbentzioak idazteaz, prentsaurrekoen antolaketaz, sare sozialak edukiz elikatzeaz, elkarrizketa eta erreportajeen kudeaketaz, prentsa eraginen bilketa eta jarraipena egiteaz, bideoen grabaketaz, kartelen diseinuaz, newsletter-aren idazketaz, publizitate espazioen kudeaketaz eta abarrez arduratzen gara.

bilbaomusika_cartel_mockup

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA 931 701 sormen

KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA

KOMUNIKAZIO INSTITUZIONALA
DURANGOKO UDALA

Jadanik ez da nahikoa bakarrik kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea. Herritarrek bere udalerria elkarrekin eraikitzeko partaide izatea eskatzen dute. Tratu-berdintasunezko komunikazio garden, parte hartzaile, inklusiboa eskatzen dute. Herritarra tokiko gobernuaren ekintzaren ardatz den heinean, bere egunerokotasunean eragin dezaketen administrazio jarduketa eta ekimen guzti haien jakinaren gainean egon eta partaide izan behar da.

Horretarako, komunikazioa ezinbesteko tresna da Durango bezalako Udalarentzat, zeinek Sormen Komunikazioan konfiantza izan zuen komunikazio sistematiko, dinamiko eta moldagarri baten eredua ezartzeko. Aholkularitza politikoa, prentsaurrekoak antolatu, prentsa oharra eta agerraldiak idatzi, erreportajeak eta elkarrizketak komunikabideetan kudeatu, irudi korporatiboa zaindu, erakunde publizitatea kudeatu, sare sozialak, etab.  

Udal erakunde publiko baten komunikazioak komunikazio talde pofesional baten baharra du. Talde ausart bat, alkatetzarekin beti lotuta eta adi dagoena, Udalaren markari indarra emateko, eta era berean herritarrekiko konplizitatea bilatzeko, mezu sinple baina zehatzak, argiak eta garbiak transmitituz. Informazio iturri gisa erakundearen sinesgarritasuna lantzeko aukera ematen duen komunikazio bat, gardentasunarekin konprometitutakoa.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

FAN ZONE EUSKAL SELEKZIOA-CATALUNYA 1024 768 sormen

FAN ZONE EUSKAL SELEKZIOA-CATALUNYA

FAN ZONE EUSKAL SELEKZIOA-CATALUNYA

Euskadi eta Kataluniako Selekzioen arteko partidua zela eta, Bilboko Areatzan jarritako Fan Zone honetan, txikienentzako jarduerak, musika kontzertuak eta Euskal Herriko eta Kataluniako produktuen eskaintza gastronomiko zabal bat izan ziren.      

Horretarako ekitaldiaren antolaketa, komunikazioa, irudiaren diseinua eta display, rollup, flyer, kartel eta zaleek partidua zuzenean ikusi ahal izan zuten pantailarako irudi digitalaren produkzioa  gauzatu genituen.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

  • 1
  • 2