MOTION

DOMEKÄERO 425 425 sormen

DOMEKÄERO

DOMEKÄERO

Domekäero asteburuetarako haur eta gazteen aisialdirako aukera bat eskaintzeko xedez Durangoko Udalak martxan jarritako programa bat da. Gazteen beraien gustu eta beharrizanei erantzuten dien eskaintza, inplikatuagoak eta identifikatuagoak sentitu daitezen.

Argi geneukan errebeldia, dibertsioa, desberdina izateko nahia edo talde edo tribu bateko kide izatearen zentzua bezalako kontzeptuak landu behar genituela. Talde honen auto errekonozimenduari mesedegarri zaizkion musika edo skate bezalako gazte kodeak, kolore oso bizi eta tipografia moderno batekin konbinatu ditugu.

DOMEKAERO
poster_domekaero
triptico_domekaero

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

SUHILTZAILEEN KANPAINA OROKORRA 1024 982 sormen

SUHILTZAILEEN KANPAINA OROKORRA

ARABAKO FORU ALDUNDIKO SUHILTZAILEEN KANPAINA OROKORRA

Arabako Suhiltzaileak erakundeak zenbait komunikazio kanpaina gauzatzeko asmoa du. Sormenek erakundeari bizia eman eta bere irudia izango den pertsonaia marka (bata gizonezko suhiltzailea eta bestea emakumezko suhiltzailea) batzuk sortzea proposatu zuen herritarrekin lotura emozionalak sortu eta era adeitsu eta hurbilean komunikatzeko helburuarekin.

Ilustrazioa (Saludos al Pollo-ko Agurtzane Abajorena) osagai bereizle bat da, nortasun paregabea sortzen duena. Pertsonaia marka hauek, egin diren eta egingo diren, kanpaina guztien ardatz dira, herritarren buruan luzaroan iraun dezaten. Mezuak aldatzen dira baina kanpainek linea berbera mantentzen dute pertsonaia, kolore sorta eta tipografia berberak erabiliz.

Gaur arte 4 kanpaina burutu ditu: bat tximinien erabileran ohitura seguruak eta arriskuekiko prebentziozko neurriak sustatzeko; beste bat emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko; hirugarren bat LEP bat hedatzeko; eta azkenik, beste bat zerealaren bilketan ohitura seguruak eta prebentziozko neurriak sustatzeko.

Sormenek baliabide-plana ere gauzatu zuen.

LEP kanpainak arrakasta handia izan zuen sare sozialetan.

campana_bombero_alava 1
campana_bombero_alava 2
campana_bombero_alava 3
campana_bombero_alava 4
campana_bombero_alava 5
BANNER_234X90_CHIMENEAS_CAST
BANNER-GIF_OPE-BOMB_AKTUAL_218x110
campana_bombero_alava 6
campana_bombero_alava 7

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

  • 1
  • 2