PUBLIZITATEA ETA KOMUNIKAZIO GRAFIKOA

IRALA EGUTEGIA 2018 1024 683 sormen

IRALA EGUTEGIA 2018

IRALA EGUTEGIA 2018

Graficas Iralako gure lagunei bere bezeroei tradizionalki bidaltzen zieten egutegia egin genien. Komunikazio tresna bereizgarri bat sortu nahi genien.

Egutegiko xehetasun guztiak Inprentak eskaintzen dituen moldaerraztasun, kalitate eta zerbitzu eta diseinu on bati balio erantsia ematen dioten baliabideei buruzko mezuak transmititzen dituzte. Azken honetarako paper berezi bat erabili genuen, 300 gr-ko Conqueror Texturen Antique, ukitzean oso berezia den eta hariak bistara dituen papera. Tintak ere oso bereziak dira, ez ohikoak diren bi pantone erabili genituen, 440 eta 876, urrea eta txokolatea, konbinazio dotorea, soila sortzeko grafismoaren modernotasunak eta egutegia osatzen duen trokelak apurtzen dutena.

Egutegiaren konposizioa, guztiak Graficas Iralaren historia, oinarri eta teknikekin lotutakoak, honakoek osatzen dute:

– Urtarrila: Sortzailearen argazkia, Felix Arceo
– Otsaila: Guttenbergen esaldi bat
– Martxoa: Koadernaketa japoniarra
– Apirila: Helvetica berniz selektiboan
– Maiatza: Irala lorak eta tipografiak
– Ekaina: Irala auzoko aintzinako argazki bat
– Uztaila: Irudiak bata bestearen gainean jarrita
– Abuztua: Aste Nagusia
– Iraila: Aintzinako argazki bat. Marka lehorrean
– Urria: Tatoo moderno bat
– Azaroa: Packaging
– Abendua: Gabonetako Zuhaitza Graficas Irala hitzekin

Irala_1_web
calendario-irala
Irala_3_web

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

SORMEN “KINTAESENTZIA” 1024 683 sormen

SORMEN “KINTAESENTZIA”

SORMEN “KINTAESENTZIA”

Gure usaina, gure esentzia


Komunikazio alkimistak gara.
Gure usaimena eta sena ametsen, emozioen, egitasmoen, nahien… zerbitzura jartzen ditugu.
Benekotasuna, enpatia, aniztasuna, laguntza, magia, zintzotasuna, jolasa, konpromisoa, eraginkortasuna… gure unibertso kreatiboaren, gure esentziaren parte dira.
Inkonformistak gara. Horregatik bilatzen dugu beti gauzen KINTAESENTZIA.

EGIZU BAT SORMENKIMIAREKIN!


Lurrin hau zuretzat esklusiboki egina da.

Euskadiko larre eta basoetara eramaten gaituzten belar fresko, izpiliku, erromero, haritz-hosto fresko eta goroldioaren usain gozoen nahasketako azken estraktua da.
Konposatu BAKARRA, gure esentzia beti presente izan dezazun.


Vicente Paredes & Begoña Mendoza

aroma-sormen
aroma_2_web
aroma_3_web

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

IDENTITATE DIGITALA 1024 358 sormen

IDENTITATE DIGITALA

IDENTITATE DIGITALA

Kuartangoko Udalerako web orrialde berria sortu dugu, bere irudi digitala modernizatzen duen web gune berria eta erabiltzaile zein herritarrengana hurbiltzen dena.

Plataforma modernoa, intuitiboa, erabilerraza, kontsultak eta tramiteak, adeitsuak egiten dituzten eduki eta erreminta berriak dituena.

Helburua udalerriaren gaurkotasuna modu argian erakustea da, udal zerbitzu, kultur eta aisia eskaintzaren inguruan informatzea, eta azken finean, instituzioa herritarrei gerturatzea.

www.kuartango.eus helbidearenbidezko sarbidea duenorrialdea udalerriari buruzko informazio guztia biltzen duten ataletan antolaturik dago, bereziki, Udala eta bere zerbitzuen ingurukoa.

Menua sinplea da, termino nahasietatik urrun, erabiltzaileen nabigazioa eta esperientzia errazteko. Web orrialdearen atal nagusiak, begi-kolpe bakar batez ikusten dira eta barrualdean, informazioa modu argian antolatzen da, udal-gardentasuna hobetzeko helburuarekin.

KUARTANGO_WEB_1
KUARTANGO_WEB_2
KUARTANGO_WEB_responsive_1
KUARTANGO_WEB_responsive_2

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

DOMEKÄERO 425 425 sormen

DOMEKÄERO

DOMEKÄERO

Domekäero asteburuetarako haur eta gazteen aisialdirako aukera bat eskaintzeko xedez Durangoko Udalak martxan jarritako programa bat da. Gazteen beraien gustu eta beharrizanei erantzuten dien eskaintza, inplikatuagoak eta identifikatuagoak sentitu daitezen.

Argi geneukan errebeldia, dibertsioa, desberdina izateko nahia edo talde edo tribu bateko kide izatearen zentzua bezalako kontzeptuak landu behar genituela. Talde honen auto errekonozimenduari mesedegarri zaizkion musika edo skate bezalako gazte kodeak, kolore oso bizi eta tipografia moderno batekin konbinatu ditugu.

DOMEKAERO
poster_domekaero
triptico_domekaero

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

SUHILTZAILEEN KANPAINA OROKORRA 1024 982 sormen

SUHILTZAILEEN KANPAINA OROKORRA

ARABAKO FORU ALDUNDIKO SUHILTZAILEEN KANPAINA OROKORRA

Arabako Suhiltzaileak erakundeak zenbait komunikazio kanpaina gauzatzeko asmoa du. Sormenek erakundeari bizia eman eta bere irudia izango den pertsonaia marka (bata gizonezko suhiltzailea eta bestea emakumezko suhiltzailea) batzuk sortzea proposatu zuen herritarrekin lotura emozionalak sortu eta era adeitsu eta hurbilean komunikatzeko helburuarekin.

Ilustrazioa (Saludos al Pollo-ko Agurtzane Abajorena) osagai bereizle bat da, nortasun paregabea sortzen duena. Pertsonaia marka hauek, egin diren eta egingo diren, kanpaina guztien ardatz dira, herritarren buruan luzaroan iraun dezaten. Mezuak aldatzen dira baina kanpainek linea berbera mantentzen dute pertsonaia, kolore sorta eta tipografia berberak erabiliz.

Gaur arte 4 kanpaina burutu ditu: bat tximinien erabileran ohitura seguruak eta arriskuekiko prebentziozko neurriak sustatzeko; beste bat emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko; hirugarren bat LEP bat hedatzeko; eta azkenik, beste bat zerealaren bilketan ohitura seguruak eta prebentziozko neurriak sustatzeko.

Sormenek baliabide-plana ere gauzatu zuen.

LEP kanpainak arrakasta handia izan zuen sare sozialetan.

campana_bombero_alava 1
campana_bombero_alava 2
campana_bombero_alava 3
campana_bombero_alava 4
campana_bombero_alava 5
BANNER_234X90_CHIMENEAS_CAST
BANNER-GIF_OPE-BOMB_AKTUAL_218x110
campana_bombero_alava 6
campana_bombero_alava 7

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

GERTUAN 1024 1024 sormen

GERTUAN

DERIOKO UDALA HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOARI

Honakoa oso gustukoa zaigun eta dibertitzen gaituen lan horietako bat da. Derioko Udalak Herritarren Arretarako Bulegoari identitate bat esleitzea eskatu zigun. Herritarrarekiko hurbiltasunak, positibotasunak eta adeitasunak funtsezko ezaugarriak izan behar zuten.

Bulegoaren izena sortu genuen izaera hurbilagoa eta ez hain teknikoa emateko: “Gertuan”. Herritarrak jasoko duen arreta deskribatzen du. Logoak bere kolore bizi, tipografia bihurri eta bere isotipo atseginarekin bilatzen dugun mezua indartzen du.

Ondoren, udalari altzarien estetika, guneen banaketa eta argiztapenaren inguruan aholkatu genion eta seinaleztapen xume, atsegin, alai eta garbia sortu genuen lokalaren identitateak izenak eta markak transmititzen duten mezu bera transmititu dezan.

logo_GERTUAN_mockup_1
logo_GERTUAN_mockup_2
logo_GERTUAN_mockup_3
gertuan_4
gertuan_5
gertuan_6
gertuan_7
gertuan_8
gertuan_9
gertuan_10
gertuan_11
gertuan_12

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

ODOL EMAILEEN KANPAINA OSAKIDETZA 1024 768 sormen

ODOL EMAILEEN KANPAINA OSAKIDETZA

OSAKIDETZAREN ODOL EMAILEEN KANPAINA

Osakidetzak odola ematearen beharra zabaltzeko kartel baten proposamena egitea eskatu zigun. Mezu katastrofistetatik ihes egin nahi izan genuen eta hizkera adeitsu eta antzeman daitekeen bizi-hizkera bilatu. Publiko guztien bihotzetan sartzea lortu zezakeen mezu baikor eta positibo bat, odol emailea eta hartzailearen artean emozio-lotura sortuz.

#viveenmi, #niganbizi hashtag-arekin jendea elkarrekikotasuna sortzera bultzatu nahi dugu eta sareetan hedapen zabalagoa lortu.

Sormenek, kreatibitatean Borja Legarda eta pertsonaiei bizia emanez Saludos al Pollo-ko Agurtzaneren lankidetzarekin, odola emateari dagokionez emaitza handiak ematea espero dugun kanpaina txiki hau sortu du.

SANGRE_GV_mockup_2
SANGRE_GV_mockup_1
Mockup - Rollup euskara
Mockup - Rollup

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

ACTIVIDA INFORMAZIO TXOSTENA 1024 569 sormen

ACTIVIDA INFORMAZIO TXOSTENA

ACTIVIDA INFORMAZIO TXOSTENA

Prisma Global konpainiak Sormen aukeratu zuen Danone Taldeko Nutricia-ko Activida eta Siel Bleu bezalako bezeroarekin elkarren eskutik joateko. Enkargua bere komertzialentzako salmentarako tresna bat sortzea izan zen; bere bezero, egoitzetako zuzendari, familiako eta medikuentzat erreferentzia izan litekeen tresna, hain zuzen ere.

Horretarako Alexandre Fernández-en  laguntza izan genuen ariketa fisikoen ilustrazio edo irudiak egiteko; transmititu nahi genuen estiloarekin bat zetorrena.

Erronka honi, irudi oso fresko, moderno eta adeitsu baten bidez eman genion itxura, produktuaren emoziozko onuran oinarrituz; eta ez, gaixotasunen kausa eta ezaugarrietan.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

WEB GARAPENA ETA ONLINE DENDA EKOTARRIKO 1024 684 sormen

WEB GARAPENA ETA ONLINE DENDA EKOTARRIKO

WEB GARAPENA ETA ONLINE DENDA
EKOTARRIKO

Janari osasuntsua, ekologikoa, azkarra eta kalitatezkoa. Horiek dira Ekotarriko plater prestatu eta amaituen kontserbagilearen 4 enpresa-balore nagusienetakoak. Ingurugiroarekin eta bizitza osasuntsuko ohiturekin kontzientziatutako familia enpresa bat.

Kontsumo arduratsuko joera berriei zein teknologia eta hedabide berriei egokitu behar izan diren betiko errezetak.

Alde batetik, web orrialde berriaren eta Txomin Saez argazkien arte zuzendaritza kudeatzeaz arduratu gara. Ohiko sukaldaritza, ekologikoa, sentimenduak esnatzea, eta zaporearen mina bezalako kontzeptuak indartzeko xedez, irudien indarra azpimarratu nahi izan dugu lan honetan. Produktuaren balioa era leial eta argian transmititzen duten bat-bateko argazkiak, koherentzia, zentzua eta gustu ona, hain zuzen ere, emanez.

Eta bestetik, merkataritza elektroniko bidez bere salmentak handitzeko eta bere ohiko salmenta kanala osatzen duen online denda auto-kudeatzailea garatu dugu.

Enpresaren arima hori komunikatzen saiatu gara, nor eta zein ideia dauden proiektu honen atzean. Bere baloreekiko irudi koherente bat, bere identitate eta nortasunarekin bat egiten duena.

EKOTARRIKO_WEB_MOCKUP_1
EKOTARRIKO_WEB_MOCKUP_2
1 SALSA-DE-TOMATE_web
2 POTAJE-DE-GARBANZOS-CON-CHORIZO_web
3 ALBONDIGAS-DE-TERNERA_web
4 CREMA-DE-VERDURAS-CON-BUEY_web
5 CREMA-DE-VERDURAS-CON-TERNERA_web

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela