PRIBATUTASUN POLITIKA SARE SOZIALETAN
Indarrean dagoen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (RGPD) eta Informazio-Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (LSSI-CE) betez, SORMENek erabiltzaileei jakinarazten die Sare Sozial batzuetan (Facebook, Twitter, Linkedin eta Google+) profil bat sortu duela bere produktuen eta zerbitzuen publizitatea egiteko.
SORMENen datuak:
- IFK: B95760328
- EGOITZA SOZIALA: RODRIGUEZ ARIAS kalea, 23 – 6. SOLAIRUA – 5. BULEGOA, 48011 BILBAO (BIZKAIA)
- POSTA ELEKTRONIKOA: info@sormen.eus
- WEB DOMEINUA: https://sormen.eus/
Erabiltzaileak badu Sare Sozial berean profil bat eta SORMENek sortutako orriari lotzea erabaki du, horrela sarean argitaratzen den informazioarekiko bere interesa erakutsiz. Gure orriarekin bat egitean, baimena ematen digu haren profilean argitaratutako datu pertsonalak tratatu ahal izateko.
Erabiltzaileak Sare Sozialeko pribatutasun-politiketara sar daiteke edonoiz, baita bere profila konfiguratu ere bere pribatutasuna bermatzeko.
SORMENek erabiltzailearen informazio publikoa eskura dezake eta hori trata dezake, bereziki, harremanetarako izena. Datu horiek, dagokion Sare Sozialaren barruan baino ez dira erabiltzen. Ez dira inolako fitxategian jasotzen.
Erabiltzaileek datuok ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideaz baliatu nahi izanez gero, SORMENen aurrean egin daiteke, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (RGPD)ezarritakoaren arabera eta honako hauek kontuan hartuta:
- Datuak ikustea: Sare Sozialaren funtzionaltasunak eta erabiltzaileen profiletako informaziora sartzeko gaitasunak zehaztuko dute.
- Datuak zuzentzea: SORMENen kontrolpeko informazioa soilik zuzendu ahalko da; esate baterako, web-orrian argitaratutako komentarioak ezabatzeko aukera. Normalean eskubide honetaz Sare Sozialaren aurrean baliatu beharko du erabiltzaileak.
- Datuak baliogabetzea edota aurka egitea: Aurreko kasuan bezala, SORMENen kontrolpeko informazioari dagokionez baino ezin izango du eskubide hau burutu erabiltzaileak; esate baterako, profilari lotuta egoteari uztea.
SORMENek jarduketa hauek burutuko ditu:
- Profilaren informazio publikoa ikusi ahal izatea.
- Erabiltzailearen profilean aurretik SORMENen web-orrian argitaratutako informazio guztia argitaratzea.
- Sare Sozialaren kanaletatik mezu pertsonal eta indibidualak bidaltzea.
- Erabiltzailearen profilean argitaratuko diren orriaren egoeraren eguneratzeak.
Erabiltzaileak beti kontrola ditzake bere loturak, dagoeneko interesatzen ez zaizkion edukiak ezabatu eta loturak norekin partekatzen dituen mugatu. Horretarako bere pribatutasunaren konfiguraziora sartu beharko du.
1. Argitalpenak
Erabiltzaileak, behin SORMENen web-orriari atxikita, web-orrian komentarioak, estekak irudi edo argazki edo Sare Sozialean eutsi dakiokeen beste edozein multimediako eduki argitara ditzake. Edonola ere, erabiltzaileak eduki horien titularra izan beharko du, egilearen eskubideak eta jabetza intelektualekoak eduki edo eraginpeko hirugarrenen baimena eduki. Beren-beregi debekatuta geratzen da web-orrian testuak, grafikoak, argazkiak, bideoak eta abar argitaratzea, baldin eta moralaren, etikaren, gustu onaren edo ohorearen aurkakoak badira edo izan badaitezke, eta jabetza intelektualaren edo industria-jabetzaren eskubideak, irudi-eskubidea edo Legea urratzen edo hausten badituzte. Kasu horietan, SORMENekeduki hori berehala kentzeko eskubidea izango du, eta erabiltzaile hori modu iraunkorrean blokeatzeko eskaera ere egin dezake.
SORMENek ez du bere gain hartuko erabiltzaile batek bere kabuz argitaratu duen edukiaren erantzukizunik.
Erabiltzaileak gogoan izan behar du haren argitalpenak beste erabiltzaileentzat ikusgai egongo direla; beraz, erabiltzailea bera da bere pribatutasunaren erantzule nagusia.
Web-orrian argitara daitezkeen irudiei dagokienez, SORMENek ez ditu fitxategi batean sartuko baina Sare Sozialean egongo dira.
2. Lehiaketak eta sustapenak
SORMENek lehiaketa eta sustapenak egiteko eskubidea izango du, eta web-orriari atxikitako erabiltzaileek horietan parte hartzeko aukera izango dute. Lehiaketa eta sustapenen oinarriak Sare Sozialean argitaratuko dira, betiere Sare Sozialaren plataforma baliatzen bada. Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legea (LSSI-CE) eta aplikatu beharreko beste edozein arau bete beharko dira beti.
Sare Soziala ez da gure sustapenen babesle, ez abal-emaile, ez administratzaile izango, inolaz ere, eta ez dago ezein sustapeni atxikita.
3. Publizitatea
SORMENek bere produktu eta zerbitzuen publizitatea egiteko erabiliko du Sare Soziala, eta harremanetarako datuak merkataritza-prospekzioko zuzeneko ekintzak egiteko erabiltzea erabakitzen badu, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean (LSSI-CE) eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (RGPD) xedatutako lege-eskakizunak beteko ditu beti.
SORMENen web-orria beste erabiltzaile batzuei gomenda dakieke, sustapenez balia daitezen edo enpresaren jardueraren berri izan dezaten; gomendio hori egitea ez da publizitatetzat hartuko.
Hona hemen Sare Sozialetako pribatutasun-politikak biltzen dituzten estekak zehaztuta: