“FAMILIEN NAZIOARTEKO EGUNA” PUBLIZITATE KANPAINA
Dena hasten da etxean, dena hasten da familietan.
Familia bakoitza desberidna da, guztiak dira garrantzitsuak.
Zure familia, zure babesa.
Familiaren Nazioarteko Eguna 1989az geroztik mundu mailan ospatzen den eguna da. Lehen haurtzarotik familiek seme-alaben hezkuntzan duten funtsezko eginkizunari eta familiek gizartean duten eginkizunaren garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko helburuarekin ezarri zen.
1989az geroztik, familiaren kontzeptua eraldatu eta eboluzionatu egin da. Aniztasuna, kulturen gurutzaketa, haurtzaroa, hazkuntza eta hezkuntza, ongizatea eta familien arteko berdintasuna; kontzeptu likidoa, irekia eta plurala bihurtu dira.
Oreka, multikulturaltasuna eta aniztasuna irudikatzeko, ez dago kontzeptu bakar bat hori adieraz dezakeenik. Horregatik aukeratu ditugu Karl Blossfeldten argazki batzuk. XX. mende hasierako argazkilari bat, naturaren pertzepzio berri bat, emozionala eta zuzena, atzematen zuena.
Bere argazki guztiak lore eta landare desberdinak dira, berak diseinatzen zituen kamerekin eta argiztapenarekin naturaren edertasuna modu naturalean nabarmentzea lortu zuen. Aniztasuna, hauskortasuna eta indarra, oreka eta edertasuna erakusten ditu; dena naturan bertan jaiotzen da, eta natura lore eta landare horietako bakoitzak osatzen dugu, familia bakoitzak. Denak behar dira osotasun bat osatzeko .
Modu erretoriko eta metaforikoan, familiak irudikatzen ditugu, estereotipoetan erori gabe, klixeetan erori gabe eta kanpainatik kanpo familia bat ere utzi gabe .
Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…