IDENTITATE KORPORATIBOA
BIZKAIKO EUSKAL ETA JOKO ETA KIROL FEDERAKUNDEA
Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak bere irudia berriztatu nahi izan du, Federakundea Herri Kirol guztien arteko batasuna, Euskal Herriarekiko bere konpromisoa eta bere ohitura islatzen duen logotipo berri batekin.
16 kirol desberdin barne hartzen dituen marka honen sortzearen zailtasuna, guztien adierazgarri den eta grafikoki bakoitzarekin funtzionatzen duen irudi eta kontzeptu bat bilatzean egon da.
Logo honen helburua HERRIA eta kirol guztien BATASUNA transmititzea da. Koloreek Ikurrina gogorarazten dute; bere estetika grafikoak Chillida imitatzen du, euskalduntasunaren enbaxadore. Euskal nortasun eta estetika transmititzeaz gain, artistikoa eta internazionala da. Chillidaren ikonografiarekin kirolak batzen dituen eskuak sinbolizatu nahi izan ditugu, gizakiaren indarraz eta erabiltzen diren materialez (enbor, zaku, txinga,…) gain. Gogortasun hau iragana, ohitura gogorarazten digun aire “retro”dun tipografia sendo batekin indartzen da.
Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…