EKITALDIAK

“FAMILIEN NAZIOARTEKO EGUNA” PUBLIZITATE KANPAINA 1024 1024 sormen

“FAMILIEN NAZIOARTEKO EGUNA” PUBLIZITATE KANPAINA

“FAMILIEN NAZIOARTEKO EGUNA” PUBLIZITATE KANPAINA

Dena hasten da etxean, dena hasten da familietan.
Familia bakoitza desberidna da, guztiak dira garrantzitsuak.
Zure familia, zure babesa.

Familiaren Nazioarteko Eguna 1989az geroztik mundu mailan ospatzen den eguna da. Lehen haurtzarotik familiek seme-alaben hezkuntzan duten funtsezko eginkizunari eta familiek gizartean duten eginkizunaren garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko helburuarekin ezarri zen.

1989az geroztik, familiaren kontzeptua eraldatu eta eboluzionatu egin da. Aniztasuna, kulturen gurutzaketa, haurtzaroa, hazkuntza eta hezkuntza, ongizatea eta familien arteko berdintasuna; kontzeptu likidoa, irekia eta plurala bihurtu dira.

Oreka, multikulturaltasuna eta aniztasuna irudikatzeko, ez dago kontzeptu bakar bat hori adieraz dezakeenik. Horregatik aukeratu ditugu Karl Blossfeldten argazki batzuk. XX. mende hasierako argazkilari bat, naturaren pertzepzio berri bat, emozionala eta zuzena, atzematen zuena.

Bere argazki guztiak lore eta landare desberdinak dira, berak diseinatzen zituen kamerekin eta argiztapenarekin naturaren edertasuna modu naturalean nabarmentzea lortu zuen. Aniztasuna, hauskortasuna eta indarra, oreka eta edertasuna erakusten ditu; dena naturan bertan jaiotzen da, eta natura lore eta landare horietako bakoitzak osatzen dugu, familia bakoitzak. Denak behar dira osotasun bat osatzeko .

Modu erretoriko eta metaforikoan, familiak irudikatzen ditugu, estereotipoetan erori gabe, klixeetan erori gabe eta kanpainatik kanpo familia bat ere utzi gabe .

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

#25n Berdintasun kanpaina 782 774 sormen

#25n Berdintasun kanpaina

#25n Berdintasun kanpaina
Laudioko Udaleko

Laudioko Udaleko Berdintasun Zerbitzua biolentzia matxistaren biktima izan diren emakumeen topagune izan nahi du, aholkularitza juridikoa, arreta psikologikoa, gizarte eta hezkuntza arloko laguntza, harrera-baliabideak behar dituzten emakumeen euskarria. Halaber, gizartearen konpromisoak arazo horren konponbide gisa duen garrantzia erakutsi nahi da.

Guztion arazoa da hau. Gizartearen konpromisoa funtsezkoa da gaitz hau bizitza publiko eta pribatutik desagerrarazteko. Laudioko Udala,  Berdintasun Zerbitzurako kanpaina.

Si te gusta, que lo sepan…

KARTELA BERDINTASUNERAKO IV TOPAKETA 1024 1024 sormen

KARTELA BERDINTASUNERAKO IV TOPAKETA

KARTELA BERDINTASUNERAKO IV TOPAKETA. EKONOMIA FEMINISTA.

Gure bizitzek aldaketa ekonomiko, sozial eta kulturala behar dute. Hain gogor astintzen ari zaigun osasun-krisi honek agerian utzi ditu emakumeek, oro har, eta landa-emakumeak, bereziki, dituzten arazoak.

Aurten Ekonomia Feminista jorratuko duen Berdintasunaren aldeko IV. Topaketa iragartzen duen grafiko honen bidez arazo estruktural horiek islatu nahi izan ditugu. Hiru barra edo zutabe nagusik, ekonomiako barra-grafikoen analogia gisa, emakumeek egindako funtsezko lanak erakusten dituzte; lan horiek gabe, bizitzaren sostengua erori egingo litzateke.

Lehenengo barra edo zutabean emakume zaintzailea eta ekonomiari eusten diona islatu dugu, familia aurrera ateratzeko edozer egiteko prest dagoen emakumea, hain zuzen ere. Alabak eta bilobak laguntzen dituzten amamak, sostengu ekonomiko zein soziala izanik. Berdin dio zenbat tenkatzen den soka, baita zein altu dagoen gailurra ere.

Ondoren, bigarren barran, emakume bat ikus dezakegu, ura lepoan duela, hain nekagarria den “lanaldi bikoitz” horretan itotzeko zorian. Buruan eskafandra bat dauka, eskuan denbora islatzen duen erloju bat eta oin bakoitzean uretan gero eta gehiago murgiltzen duen lasta bat: lapiko bat eta ordenagailu bat. Ia ezinezkoa da oreka hori lortzea kanpoko eta etxeko lanaren artean. Oraingo honetan, kolore urdina gailentzen da, itotzen duen ura bezalakoa.

Azkenik, hirugarren barra bat dugu. Bozgorailua eskuan duen emakume bat eta etxe orratzez inguratutako negozio-hiri batetik irtetzen ari den marrazo batek irensteko zorian dagoena. Bere burua ahaldundu nahi duena eta bere lana zail jartzen dion gizartearen aurrean bistaratu nahi duena.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT 1024 724 sormen

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

Presaka kudeatzen dugu, hitz eginez irristatzen gara, pausoa azkartzen dugu txoko bakoitzera iristeko, input bakoitzari erantzun bat emateko. Baina erantzuteak ez du esan nahi erantzuna ematea, ez du esan nahi irtenbiderik onena ematea. Badira hausnarketa behar duten erantzunak, sukaldaritza geldoa, aberastua, pausatua, geldialdia hartzeko uneak. Atzerapauso bat emateko, erromantizismorako eta pragmatikorako, etorkizunean pentsatzeko eta hemen eta orainean egoteko, baladarako eta rap egiteko….

Sormenen hitz egin nahi dugu, zu entzuteko, ulertzeko eta elkarrekin gogoeta egiteko behar dugun denbora hartu nahi dugu, erantzun egokia eman ahal izateko, nortasunarekin, balioekin eta konponbideekin, MEZU eta guzti.

Erantzutea ez da edozer erantzutea eta Sormenek ERANTZUN egiten du. Zure enpresaren komunikazioa zaindu behar denean, argi izan, lasaitzeko eta gure esku uzteko unea da. HAR EZAZU SORMEN UNE BAT.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

KARTELA BERDINTASUNERAKO III TOPAKETA 1024 683 sormen

KARTELA BERDINTASUNERAKO III TOPAKETA

KARTELA BERDINTASUNERAKO III TOPAKETA

Urteetan zehar ilustrazioz osaturiko kartelen proposamenen ondoren, oraingo honetan irudi grafikoaren aldaketa baten alde egin dugu kartel erretoriko, poetiko baten aldeko apustua eginez, limurtuz gozarazteko xedez. Kartelean, hain zuzen ere argazkigintza, sormenarekin indartuta, funtsezkoa da.

Horretarako, Karl Blossfeldt argazkilariaren irudi bat aukeratu dugu (1865- 1932), artista honek forma naturalekin lan egiten baitzuen, eta gure asmoa irudi natural hori emakumezkoen irudiarekin lotzea da, “Ama natura” gisa, bizirik dagoen guztiaren jatorri gisa. Horrela, irudia zuzendutako target nagusiarekin erlazionatzen saiatu gara, landa-inguruneko emakumeekin, naturan bizitzeko modu bati lotuta daudenak. Emakume horien egunerokotasuna bizitzaren eta euren sorreraren zuzeneko kontaktua da, baratzean, baserrian, berezko hezieran… eta heriotzan.

Bestalde, zahartzearen gaia modu poetiko eta iradokitzailean landu dugu, irudian agertzen diren forma naturalen berezko edertasunaren bitartez. Orriaren nerbioak adineko pertsona baten zimurrak eta zainen antza dute, bizitzaren lineak, hala eta guztiz ere ederrak direnak. Edertasuna zahartzaroan, egun gizarteak inposatzen dizkigun edertasun-ereduak direla eta mirestu nahi ez dugun edertasuna, alegia.

 

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

KUARTANGO EGUNA ETA ESKOLUNBEKO ERROMERIA 860 860 sormen

KUARTANGO EGUNA ETA ESKOLUNBEKO ERROMERIA

KUARTANGO EGUNA ETA ESKOLUNBEKO ERROMERIA KARTELAK

Trabajo Selected Awards 2019

Kuartango festara joateko prestatzen ari da eta horregatik erromeriaren eta egun handiaren kartelak prestatu ditugu. Udalerriaren tradizioak biltzen eta hain harro sentiarazten dituzten hiru kartel sortu ditugu. Oraingoz, jai egunen protagonistak ipini ditugu eta hona hemen emaitza.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

ZIRKULAZIO-ISTRIPUEN PREBENTZIOAREN ETA IKERKETAREN INGURUKO JARDUNALDIA 1024 1024 sormen

ZIRKULAZIO-ISTRIPUEN PREBENTZIOAREN ETA IKERKETAREN INGURUKO JARDUNALDIA

ZIRKULAZIO-ISTRIPUEN PREBENTZIOAREN ETA IKERKETAREN INGURUKO JARDUNALDIA

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela

FAN ZONE EUSKAL SELEKZIOA-CATALUNYA 1024 768 sormen

FAN ZONE EUSKAL SELEKZIOA-CATALUNYA

FAN ZONE EUSKAL SELEKZIOA-CATALUNYA

Euskadi eta Kataluniako Selekzioen arteko partidua zela eta, Bilboko Areatzan jarritako Fan Zone honetan, txikienentzako jarduerak, musika kontzertuak eta Euskal Herriko eta Kataluniako produktuen eskaintza gastronomiko zabal bat izan ziren.      

Horretarako ekitaldiaren antolaketa, komunikazioa, irudiaren diseinua eta display, rollup, flyer, kartel eta zaleek partidua zuzenean ikusi ahal izan zuten pantailarako irudi digitalaren produkzioa  gauzatu genituen.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…