PUBLIZITATEA ETA KOMUNIKAZIO GRAFIKOA

KARTELA BERDINTASUNERAKO IV TOPAKETA 1024 1024 sormen

KARTELA BERDINTASUNERAKO IV TOPAKETA

KARTELA BERDINTASUNERAKO IV TOPAKETA. EKONOMIA FEMINISTA.

Gure bizitzek aldaketa ekonomiko, sozial eta kulturala behar dute. Hain gogor astintzen ari zaigun osasun-krisi honek agerian utzi ditu emakumeek, oro har, eta landa-emakumeak, bereziki, dituzten arazoak.

Aurten Ekonomia Feminista jorratuko duen Berdintasunaren aldeko IV. Topaketa iragartzen duen grafiko honen bidez arazo estruktural horiek islatu nahi izan ditugu. Hiru barra edo zutabe nagusik, ekonomiako barra-grafikoen analogia gisa, emakumeek egindako funtsezko lanak erakusten dituzte; lan horiek gabe, bizitzaren sostengua erori egingo litzateke.

Lehenengo barra edo zutabean emakume zaintzailea eta ekonomiari eusten diona islatu dugu, familia aurrera ateratzeko edozer egiteko prest dagoen emakumea, hain zuzen ere. Alabak eta bilobak laguntzen dituzten amamak, sostengu ekonomiko zein soziala izanik. Berdin dio zenbat tenkatzen den soka, baita zein altu dagoen gailurra ere.

Ondoren, bigarren barran, emakume bat ikus dezakegu, ura lepoan duela, hain nekagarria den “lanaldi bikoitz” horretan itotzeko zorian. Buruan eskafandra bat dauka, eskuan denbora islatzen duen erloju bat eta oin bakoitzean uretan gero eta gehiago murgiltzen duen lasta bat: lapiko bat eta ordenagailu bat. Ia ezinezkoa da oreka hori lortzea kanpoko eta etxeko lanaren artean. Oraingo honetan, kolore urdina gailentzen da, itotzen duen ura bezalakoa.

Azkenik, hirugarren barra bat dugu. Bozgorailua eskuan duen emakume bat eta etxe orratzez inguratutako negozio-hiri batetik irtetzen ari den marrazo batek irensteko zorian dagoena. Bere burua ahaldundu nahi duena eta bere lana zail jartzen dion gizartearen aurrean bistaratu nahi duena.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT 1024 724 sormen

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

HAR EZAZU SORMEN UNE BAT

Presaka kudeatzen dugu, hitz eginez irristatzen gara, pausoa azkartzen dugu txoko bakoitzera iristeko, input bakoitzari erantzun bat emateko. Baina erantzuteak ez du esan nahi erantzuna ematea, ez du esan nahi irtenbiderik onena ematea. Badira hausnarketa behar duten erantzunak, sukaldaritza geldoa, aberastua, pausatua, geldialdia hartzeko uneak. Atzerapauso bat emateko, erromantizismorako eta pragmatikorako, etorkizunean pentsatzeko eta hemen eta orainean egoteko, baladarako eta rap egiteko….

Sormenen hitz egin nahi dugu, zu entzuteko, ulertzeko eta elkarrekin gogoeta egiteko behar dugun denbora hartu nahi dugu, erantzun egokia eman ahal izateko, nortasunarekin, balioekin eta konponbideekin, MEZU eta guzti.

Erantzutea ez da edozer erantzutea eta Sormenek ERANTZUN egiten du. Zure enpresaren komunikazioa zaindu behar denean, argi izan, lasaitzeko eta gure esku uzteko unea da. HAR EZAZU SORMEN UNE BAT.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

KARTELA BERDINTASUNERAKO III TOPAKETA 1024 683 sormen

KARTELA BERDINTASUNERAKO III TOPAKETA

KARTELA BERDINTASUNERAKO III TOPAKETA

Urteetan zehar ilustrazioz osaturiko kartelen proposamenen ondoren, oraingo honetan irudi grafikoaren aldaketa baten alde egin dugu kartel erretoriko, poetiko baten aldeko apustua eginez, limurtuz gozarazteko xedez. Kartelean, hain zuzen ere argazkigintza, sormenarekin indartuta, funtsezkoa da.

Horretarako, Karl Blossfeldt argazkilariaren irudi bat aukeratu dugu (1865- 1932), artista honek forma naturalekin lan egiten baitzuen, eta gure asmoa irudi natural hori emakumezkoen irudiarekin lotzea da, “Ama natura” gisa, bizirik dagoen guztiaren jatorri gisa. Horrela, irudia zuzendutako target nagusiarekin erlazionatzen saiatu gara, landa-inguruneko emakumeekin, naturan bizitzeko modu bati lotuta daudenak. Emakume horien egunerokotasuna bizitzaren eta euren sorreraren zuzeneko kontaktua da, baratzean, baserrian, berezko hezieran… eta heriotzan.

Bestalde, zahartzearen gaia modu poetiko eta iradokitzailean landu dugu, irudian agertzen diren forma naturalen berezko edertasunaren bitartez. Orriaren nerbioak adineko pertsona baten zimurrak eta zainen antza dute, bizitzaren lineak, hala eta guztiz ere ederrak direnak. Edertasuna zahartzaroan, egun gizarteak inposatzen dizkigun edertasun-ereduak direla eta mirestu nahi ez dugun edertasuna, alegia.

 

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

KUARTANGO EGUNA ETA ESKOLUNBEKO ERROMERIA 860 860 sormen

KUARTANGO EGUNA ETA ESKOLUNBEKO ERROMERIA

KUARTANGO EGUNA ETA ESKOLUNBEKO ERROMERIA KARTELAK

Trabajo Selected Awards 2019

Kuartango festara joateko prestatzen ari da eta horregatik erromeriaren eta egun handiaren kartelak prestatu ditugu. Udalerriaren tradizioak biltzen eta hain harro sentiarazten dituzten hiru kartel sortu ditugu. Oraingoz, jai egunen protagonistak ipini ditugu eta hona hemen emaitza.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

Foru Plana, Obra Txiki eta Bidexkak 1024 683 sormen

Foru Plana, Obra Txiki eta Bidexkak

Arabako Foru Aldundia

Arabako Foru Aldundiko Foru Plan, Obra Txiki eta Auzolanen komunikazioa. Foru Plan honek auzokide bakoitzari bere Kuadrilla eta herrirako zer suposatzen duen azaltzeko helburuarekin zazpi triptiko desberdin egin dira, Kuadrilla bakoitzerako bat. Horietan modu grafiko, argi eta errazean, inbertsioen giza balioa eta lurraldeko komunitate sakabanatuenen garapenean duten eragina azpimarratu nahi izan dira. Era berean, hartzaile guztien beharrei erantzuteko, kasu guztietan triptikoak ele bitan egin dira.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

PERRETXIKO & TERREÑA BEHI-AZIENDA AZOKAKO KARTELA 1024 683 sormen

PERRETXIKO & TERREÑA BEHI-AZIENDA AZOKAKO KARTELA

PERRETXIKO & TERREÑA BEHI-AZIENDA AZOKAKO KARTELA

Perretxiko eta Terreña Behi-Azienda Azoka, duda barrik, Kuartangoko hitzordu saihestezin eta errotuenetariko da. Jaiegun hau normalean maiatzeko bigarren igandean ospatzen da eta bertan era askotariko produktu tipikoz beteriko 60 postu inguru biltzen dira. Urtero, feriarekin batera kartel bat sortzen dugu, zeinetan azokaren benetako protagonistak ikus daitezkeen: perretxikoa eta behiak, alegia.

2019

2018

cartel-perretxiko

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

UDAL AURREKONTUAK 1024 683 sormen

UDAL AURREKONTUAK

DURANGOKO UDALAKO UDAL AURREKONTUAK

Herritarrei udal batek dirua zertan gastatzen duen azaltzea, nahitaezkoa izateaz gain beharrezkoa da. Baita egiten den modua ere.

Erakargarria, ikusgarria eta ulergarria izatea, lagungarria izaten da herritarrei informazioa hurbiltzerako orduan.
Tokiko administrazioak, Tokiko Erakundeen Legea dela eta, komunikatzera eta herritarren kudeaketarekin gardenak izatera behartuta daude. Durangoko Udalarentzat (@durangokoudala) lehentasun bat da. Lana enkargatu zigutenean, udal aurrekontua komunikatzeko beharra nabarmendu ziguten, euren gastu eta diru sarrera nagusiak eta udal-sail bakoitzeko partida ekonomikoak. Biztanle guztientzako eskuragarria izan behar zen, denek ulertzeko modukoa.
Hau izan da emaitza.  Grafiko desberdinen bidez, askotan oso teknikoak diren zifra eta datuak aurkezten dituen triptiko elebiduna, alegia. Azalean, pertsonak, eurek baitira, azken finean, aurrekontu hauetako motibo nagusiak. Eskuartean zifra asko maneiatu arren, hauek dira liburuxka honen diseinuaren benetako lehentasunak.
11.000 kopia egin dira, Durangoko etxebizitza guztietan banatu direnak, herritar guztiei heltzeko helburuarekin.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

EKINTZAILETZA GIDA 1000 750 sormen

EKINTZAILETZA GIDA

EKINTZAILETZA GIDA

Añanako kuadrillak eskualdeko enpresa profesional eta ekintzaileen lehiakortasunaren alde konprometituta jarraitzen du, hori dela eta, ekintzailetza gida bat eskatu ziguten, helduerraza eta sinplea, ekitea erabakitzen duten horiei euren ibilbidean laguntza teknikoa eskainiko ziena, alegia.

Bere burutzerako tonu argiak, urdinak eta marroiak erabili ditugu, kontakizuna atsegin egiten dituztenak. Bertan Añanako kuadrillak ekintzaileari eskaintzen dion laguntza laburbiltzen da, izapideak non egin behar dituen, negozioa non kokatu dezakeen, baita eskura ditzakeen laguntzen berri eman ere. Hori guztia, modu oso argian eta sinplean, edozeinentzako ulergarri.

Folleto de emprendedores
Folleto de emprendedores
Folleto de emprendedores
Folleto de emprendedores

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

KUDEAKETA PLANAREN MARKA 1024 683 sormen
Durango

KUDEAKETA PLANAREN MARKA

KUDEAKETA PLANAREN MARKA

Edozein udal bezala, Durangokoak lehentasunezko ekintzez osatutako Plangintza-tresna bat du udal arazoei erantzuteko. Durangoko Udalaren 2017- 2019 Kudeaketa Programa, alegia.

Sormen Komunikazioan, plan horretarako identitate bat sortzeko lan egin dugu, irudi korporatiboa eta erakargarria ezarriz. Informazioa, ezagutza, gardentasuna eta enpatia bi noranzkoko ezaugarriak izan behar direla jakinik, Durango+GO hitzekin jokatu dugu, mugimendua sustatuz, dinamismoa. Horretarako, hainbat irudi eta forma erabili ditugu. Hurbilak, gertuak. Begikotasuna eta samurtasuna ematen dituzten kolore beroekin, interpretazio-nomenklatura eta erretorika batekin.

Plana lau eremutan banatu dugu: Durango Elkartuz, Durango Babestuz, Durango Mugituz eta Durango Garatuz. Eremuak durangar guztiek ezagutzen dituzten eta Durangoko bereizgarriak diren irudi eta lotutako elementu grafiko pertsonalizatuen bidez irudikatzen dira.

Durango Elkartuz-ek komunitate bizidun baten irudia eta jendearen partaidetza sentimendu hori sustatzen du, plazen eta pertsonen bitartez. Durango Babestuz-ek herritarren segurtasunarekin erlazionatutako ekintzak biltzen ditu. Horretarako, sirenak, bankuak, farolak erabiltzen dituzte… Bestalde, bizikletak, autoak, oinezkoentzako pasabideak eta bidegorriak Durango Mugituz-en ezaugarri bereizgarriak dira, mugikortasun politiken hobekuntzei buruz hitz egiten duten arloak. Amaitzeko, Durango Garatuz-ek, espazio publikoen eta udal ekipamenduen hobetze, mantentze eta sortzera bideratutako obra, jarduketa eta zerbitzuak biltzen ditu, zaborren, zuhaitzen, parkeen eta ibaien bitartez irudikatuz.

Durango
Durango
Durango
Durango
Durango
Durango
Durango

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…

IRAGARKIAREN ESTILISMOA ETA ATREZZOA 1024 576 sormen
LEA

IRAGARKIAREN ESTILISMOA ETA ATREZZOA

LEA DEPORTIVO ALAVESEKIN

LEAren iragarkian parte hartzeko zorte handia izan dugu, KASTNER AND PARTNERS agentziaren eta CPWORKS bideoaren produktorearen eskutik. Iragarkiaren estilismo eta atrezzorako Arte Zuzendaritzan parte hartu dugu. Gure enkargua LEAko elementu desberdinak kirol ingurune profesional batean erakustea zen. iragarkiarekiko gure ekarpena bodegoiaren eta iragarkiko argazkigintzarako funtsezko gainerako elementuen eskurapena eta konposizioa izan dira.

Gustatzen bazaizu, jakin dezatela…